Veleiako pilota, teilatuz teilatu

cc-by-sa: batega
cc-by-sa: batega

Lehengo astean kontu askotxo eta gehiegi ukan genuen hemen Iruña Veleiako aurkikuntzak direla eta. Lau atal argitaratu genituen, baina euretako hirugarrenean aipatzen zen zehazki Hector Iglesias, Bordeleko hizkuntzalariaren ekarria.

Frantsesez dagoen txosten horretan, kolokan jartzen ziren Lakarra eta Gorrotxategi, katedradunek aipaturikoak, besteak beste; eta egundoko garrantzia eman zion argitaralpen honi Eliseo Gil eta Lurmen enpresaren aldean jarritako Juan Martin Elexpuruk, nolabait, hizkuntzalaritzatik, ostrakak faltsuak direneko baieztapena jartzen baita zalantzan. Edo.

Hector Iglesiasen txostena, Artxiker-ek argitaratu zuen, alegia IKER hizkuntzaren ikerketa taldeak.

Ematen du, hala ere, laborategi honek behingoz argi jarri nahi duela zein den bere jarrera Iruña Veleiako korapiloan. Hauxe argitaratu du:

“Iruña-Veleiako euskarazko idazkunak direla eta, jakinarazten dugu IKER laboratorioko ikertzaile bihi batek ez duela dudan eman EHUko hizkuntzalariek horretaz egin esperto lanaren balioa. Besterik aditzera eman dezaketen adierazpen guziak, artikuluetan edo kazetetan edo blogetan aurki daitezkeenak, ofizialki gezurtatzen ditugu. Alderantziz, azken denbora hauetan, mundu zientifikotik kanpo edo honen bazter eremuetan egin diren oinarri eta itxurarik gabeko jazarketa ezin onetsizko zenbaiten aitzinean, ikertzaile horien prestakuntza, jakitatea eta etika zientifikoaren alderako errespetua eta atxikimendua publikoki azpimarratu nahi ditugu.

IKER (UMR5478) laborategiko kideak”.

Zer esaten duten bistakoa da: “utzi kontuok honetaz dakigunoi”. Eta besterik ez dugu desira gainerakook. Alabaina, ulertu beharko da, eurek erabat argi duten arren jarrera, leku egiten dietela bestelako pentsaera duten zientzialariei ere. Ala ez?

Iker ikerlari taldearen organigrama
Iker ikerlari taldearen organigrama, ikurrean egizu klik handiago ikusteko
hizkuntza, Iker, Iruña Velia
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Veleiako pilota, teilatuz teilatu”-ri buruz

  • Hasier: diozularik “Hector Iglesiasen txostena, Artxiker-ek argitaratu zuen, alegia IKER hizkuntzaren ikerketa taldeak”, argi utzi behar da Artxikerren zerbait argitaratzeak ez duela esan nahi IKER-ek argitaratzen duenik.

    Izan ere, Artxiker artxiboan edozeinek utz ditzake bere lanak, artxiboaren helburuei (http://tinyurl.com/ya2tqc4) lotuta badaude.

    Artxikerreko moderatzaileak han argitaratzen diren lanek baldintza teknikoak bete ditzatela zaintzen du, baina ez zaie inolako babes zientifikorik ematen:

    “Zaintza batzordearen bazkide batek, moderatzaile gisa, Artxiker Artxiboari aurkeztuak zitzaion dokumentuen egokitasuna egiaztatu behar du eta bai ere dokumentuaren xehetasun fitxaren meta-datuak. Hori egiaztatze zientifiko bat ez da.”

    Nolanahi ere, oker banago Artxikerreko edo IKER-eko kideek zuzendu ahal didate.

  • Hasier Etxeberria

    Eskerrik asko, Ricardo: garrantzia du ñabardurak.

  • Galdera asko sortzen zaizkit, baina,

    Organigraman azaltzen diren guztiek irakurtzen dute Descartes, CuorM?

    Faltsutzat salatzen dituzte 35 bat ostraka euskaldun?

    Buztin bigunean labean sartu aurretik idatzitakoak?
    Hezur gaztean, hil berritan idatzitakoak duela hainbat mende?

    Faltsutzat salatzen dituzte mendetan sortutako geruzen azpian idatzitako hitz euskaldunak?

    Data daiatekeen errautsaren azpian idatzitako euskara faltsua?

    Zergatik ez dute geruza arakatzen?

  • Joseba Abaituak 2010/04/15n argitaratua:

    “El vascocantabrismo sigue vivo hoy en Euskadi, con diferentes denominaciones [1],[2],[3] [aquí enlaza a los tres frentes “veristas”], pero no con menor vitalidad que hace cinco o seis siglos. El vascocantabrismo adquirió gran auge en el País Vasco a partir del siglo XIV, aunque posiblemente su trasfondo ideológico y sentimental se remonte a tiempos más remotos (J. Caro Baroja 1972, R. Basurto Larrañaga 1986). La teoría se resume en la idea de que los vascos nunca llegamos a ser sometidos por los romanos (ni tampoco antes por los celtas, ni luego por los godos, o los sarracenos…).
    [….]
    La pervivencia del vascocantabrismo en el affaire Iruña-Veleia

    El sentimiento vascocantabrista que aún perdura en la sociedad vasca aflora de manera diferente, y en algunos casos con la visceralidad de quienes se creen en posesión de la verdad. Es el sentimiento que, en mi opinión, subyace al affaire Iruña-Veleia. De no haber mediado inscripciones en euskera, el affaire habría pasado prácticamente inadvertido ante la opinión pública vasca.

    Pero no ha sido así y ríos de “tinta (digital)” corren por foros y wikis de Internet. ¡Habrá que encotrar algún método que nos permita optimizar el procesamiento de tantos datos históricos y tantas opiniones (viscerales y cabales)!”

    De acuerdo con el fondo que Abaitua dibuja, y que es una parte del “problema Veleia”, y para algunos importantísima. Lo que justifica las muestras de incultura y de agresividad, los ataques gratuitos y descompensados (que algún día, por cierto, pueden recibir la respuesta más inesperada), las conspiranoias viendo “extraños motivos” por detrás de todo, el antivasquismo (ya hay que ser obtuso y no saber leer…). Pues sí, todo eso podría explicarse desde eso tan antiguo y obsoleto del “vascocantabrismo”.

    P.D.- Una acotación: Aunque ha pervivido en la bibliografía histórica durante décadas como tal, el famoso Corocotta no era ningún “héroe cántabro” (los viejos del lugar recordarán aquellos debates en Celtiberia), sino un invento de A. Schulten. Puede véase sobre ello el apartado “Tesis norteafricana” de Wikipedia, con las referencias a los avances hechos en 2004, 2005 y más adelante. Como diría Percha que dice… “y no digo más” 😉 Comentario por Alicia M. Canto Hace 10 horas
    En “Ostraka euskalduna” se reporta una primera parte (o segunda), de apenas 3:18 min., de un vídeo con alguna toma del debate posterior a la conferencia. Se ven una cincuentena de personas, parece haberse producido ya la intervención del Prof. Vallejo y se ve al Prof. Gorrochategui de espaldas, hablando a pelo, sin micrófono. Pasa de largo junto a él una señorita con uno en la mano que, curiosamente, no le da, tras lo cual él se va ausentando; de lo que vuelve para decir apenas se capta nada, y menos de lo que habla fuera de cámara. En fin, esperemos algo más largo, completo y de calidad más presentable.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude