Veleiako misterioa, ezjakin batek ahal bezala kontatua (2)

cc-by-sa: wikimedia
cc-by-sa: wikimedia

Veleiako misterioa, ezjakin batek ahal bezala kontatua (1)

Atarikoan ez nahastu

Nahita jarrita dago Simon-i erreferentzia egiten dion argazkiko ostraka inportatu hau. Atenako Agora museokoa da, baina beste herrietako ostrakak nolakoak  diren ikusteko balioko digu, behintzat. Eta nahi bada, geureekin alderatzeko. Egia esanda, besteenek ez dirudite oso desberdinak geureetatik.

Nola daude gauzak oraintxe bertan?

Ba, auzitegian daude epailearen zain. Arabako Diputazioak eta Eusko Trenek, hiru pertsonaren kontra eta Lurmen enpresaren aurka jarritako denuntzia dela medio. (Oker ez banaiz, Eusko Tren Sareak jarritakoa ez zuen epaitegiak onartu).

Itxura batera Eliseo Gil-ek eta bere kideek oso aldapa gora dute auzia, Arabako Diputazioak antolatutako adituen batzordeak argi esan baitzuen ostrakak faltsuak zirela. Alabaina, duela pare bat egun, eskaini zuen Gilek enegarren prentsaurrekoa, oraingoan 13 txosten berri aurkeztu eta aditu-batzordearen hitza zalantzan jartzeko. Helburua, ostraken azterketa berri bati ekitea da. Berarekin batera izan ziren Idoia Filloy (indusketa zuzendarikidea) eta Juan Martin Elexpuru.

Kontua da, badirudiela ostrakei ez zitzaiela azterketa behar bezala egin. Diputazioak dio berak 5.800€ ordaindu zizkiola Lurmeni lan horregatik. Eliseo Gilek, ostera, bera dela lehen engainatua dio, eta Cerdan fisiko nuklearrarenak entzunda, halaxe dirudi.

Batera zein bestera izan, badirudi, beharrezkoak ziren azterketak ez zirela behar bezala egin.

Gorrotxategiren txostenetik

Gorrotxategik argi dio zalantzak baino gehiago dituela ostrakei eginiko azterketez. Adibide gisara jolas txiki bat: zer ikusten duzu argazkikoan?

11709 ostraka. Iturria: alava.net
11709 ostraka. Iturria: alava.net

Geuk esango dizugu: antzerkiaren mundua irudikatzen duen maskara garaikidea eta idazkun bat: TIIATRO. Gorrotxategik bere txostenean dio, izatekotan, THEATRUM beharko zukeela.

Baina, gogorragoa egiten zaio TIIATRO honen atzeko aldean idatzita dagoenari buruzko eztabaida (ez dugu argazkirik aurkitu).

Zalantzak daude zer jartzen ote duenentz: +IISCART edo antzeko zerbait, nolanahi ere. Gorrotxategik eta  DESCARTES irakurtzen dute, eta beste batzuek (Gilen taldekoek) MISCART.

DESCARTES baldin bada, hara Gorrotxategiren txostenean datorrena: “Esta pieza fue sometida a análisis de pátinas, obteniendo al parecer, resultados congruentes”. (Cerdanen azterketei buruz dihardu, antza).”Si este nombre en esta lista de filósofos -escritores hace referencia, como parece, al filósofo francés R. Descartes (1596-1650), queda evidente que las técnicas analíticas empleadas en estas piezas no sirven para autentificar o falsar epígrafes antiguos”. Alegia, azterketa horiek halako zapu bat irensteko gai badira, ez direla azterketa eta ez ezer.

Eta horrelako beste baieztapen mordo bat Gorrotxategiren txostenean, esateko, faltsutzea euskarazko ostraken kasuan baino nabariagoa dela latinezkoetan.

Hala ere, bere konklusioetatik bigarrena da erabatekoena: ” El convencimiento de hallarse ante una falsificación es total, sin existencia de duda ninguna”. Ez dezagun ahaztu, lehenengo denboretan, Gorrotxategi ostrakekin pozturik agertu zela publikoki Henrike Knörren ondoan, oker ez bagara.

Eta zer dio Lakarrarenak?

Kontu desberdin asko, gehienak linguistikoak eta bertan gozo egiteko modukoak ia denak. Baina Interneteko labur beharrak agintzen duenez, hara hemen, grafia, fonetika, morfologia, sintaxi eta lexikoari buruzko hainbat arrazoiketa egin ostean, zer dioen EHUko katedradunak: “Para que no queden dudas ni resquicios a posibles “trincheras argumentativas” en este capítulo —como pudiera ser, eventualmente, alegar la necesidad de retrasar la datación del s. III al VI o al IX, aduciendo fallos de datación arqueológica o similares—, quiero hacer constar explícitamen que la imposibilidad de autenticidad de losm supuestos materiales lingüísticos vascos examinados no es ni casual, ni parcial, ni dudosa y, además que no se refiere sólo a la época que pudiera ir del III al V, p. ej. Tales materiales tampoco presentan ninguna posibilidad de corresponder al s. IX, ni al XI, al XVI, al XVIII o al XIX”. Ez orduan eta ez beranduago, beraz.

Eta hori badiote gure linguistikako autoritas gorenek, Gorrotxategi eta Lakarrak, zer arraiotan gabiltza oraindik ere gai honekin bueltaka?

Bihar ikusiko.


ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

5 pentsamendu “Veleiako misterioa, ezjakin batek ahal bezala kontatua (2)”-ri buruz

  • Iban Zaldua 2009-11-01 10:35

    Lehenengo argazkiak, ostrakon greziar horrenak, gogora ekarri dit Jurgi Kintana historialariaren artikulu ez oso aipatu bat, Veleiako kontuari buruz, niri oso argigarria iruditu zitzaidana lehenengoz irakurri nuenean, batez ere aurkikuntzen kontestuari buruz ari denean. Hemen dago, irakurri nahi duenarentzat:

    http://www.unibertsitatea.net/blogak/kintana/veleiakoa-iruzurra-ote#r1

  • Hasierrek galdetu du:

    “Eta hori badiote gure linguistikako autoritas gorenek, Gorrotxategi eta Lakarrak, zer arraiotan gabiltza oraindik ere gai honekin bueltaka?”

    Nire susmoa da, eta oker naiteke, urteetan gure autoritas gorenek izan dituzten hipotesien eta tesien aurka etorri direla ostraka horietako idatziak, esaterako, Iruña-oka indoeuroparraren (ez euskaldunaren) eta euskal artikuluaren ertaroko sorreraren teoriak, urteetan oso landuak dituztenak.

    Azkenik ohartaraz nahi zaitut galderan “falazia ad verecumdiam” delakoan erori zarela. Falazia (gezur logikoa) honokoa da: Gorrotxategik eta Lakarrak esan dute P, ondorioz, P egia da. Kontuz!!!

    Ongi izan.

  • Eskerrik asko, Bestebat. Pena handia da, hala ere, nor zaren ez jakitea. Zure oharrak eta aholkuak balio itzela leukakete, zeure izenarekin alboan. Sinatu gabetan, ez da berdin. Ulertuko duzunez.

  • @Bestebat
    Bai, baina urteetan landutako teoriak bertan behera uzteko, horiek baino hobeak diren beste batzuk eraiki behar dira. Ez du balio ez-dakit-non euskarazko hitzak etabar agertu direla esatea. Veleiako aurkikuntzen egiazkotasunaren aldekoek “eta zergatik ez?” esan baino zerbait gehiago egin behar dute beren aldekotasuna frogatzeko. Eta nik ulertu dudanagatik, urteetan landutako hainbat teoria utzi behar dira bertan behera, ez soilik euskarari dagozkionak. Beste hauek ere bai:
    – latinaren eboluzioari dagozkionak
    – kristautasunaren eboluzioari dagozkionak
    – hieroglifiko horiek, zer? mundu guztia ahaztu al da horietaz ala?

    Momentuz zera dago: “eta zergatik ez?” “Zergatik ezin zuen ba III. mendeko batek teatro idatzi?” “Zergatik ezin zuen ba polita idatzi?” “Zergatik ezin zuen gurutze bat marraztu?”

    Horrek ez du ezertarako balio.

  • […] – Veleiako misterioa, ezjakin batek ahal bezala kontatua -2- (ZUZEU orainkari horizontala, 2009-XI-01) […]