Uztailak 25: Santiago dantzaria Garai herrian

Garaiko dantzariak Santiago dantzariaren irudi aurrean
Garaiko dantzariak Santiago dantzariaren irudi aurrean

Santiago egunean, San Migel Goiaingeruaren parrokian zintzo zintzo meza ospatu ondoren, herriko jende, dantzari eta txistulariagaz prozesioan doana Eleizabarriraino, hau da, herriko beste parrokiraino, San Joan Ebanjelistaren eleizaraino.

Hurrengo egunean, Santa Ana jaia ospatzen dala, Eleizabarrin entzungo dau mezea Santiagok edo bere irudiak. Meza ondoren, herriagaz, txistuaren soinu hotsagaz lagundurik eta dantzari eta banderagaz, kontrako bidea hartuko dau, San Migel parrokira itzuliz.

Tartean, parrokia bien erdigunean, herriko plazan, alto bat egingo dau irudiak. Han dantzan egingo deutsie herritarrek: Santiago egunean ezkonbakoek, Santa Ana egunez ezkonduek.

Aspaldiko usadio dogu Santiago dantzariaren jai hau. Herritar batzuen eritxiz, Garaiko herrian parroki bi martxan egoazenean, bakoitzaren mugak zehaztuteko ezaugarri moduan: San Migeletik San Joan Ebanjelistarengana, eta alderantziz.

Egia ete da? Irudi polita bai, sikeran, sinesmen alai eta konpartituaren ezaugarria, Biziaren alde dagoan Jainkoaren apostolu izan zan Santiagok gogora ekartzen dauskuna…

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia