Uztailak 13: Rabat bidean

Gazteen izenean Marta eta Nereak berba hunkigarri batzuk esan ebezan, nora doazen eta zergaitik doazen azalduz.

Hona hemen, parrokiaren izenean esan jakena, ezaugarri baztuk emon eta bidaia ona opatuz.

Kriseilua eta argia

Parrokia honetan bertan jaso zenduen sendotzako sakramentua. Ez dira hilebete asko igaro egun haretatik. Jesusen argiaren inguruan bat eginda, Kristo Biztuaren argiaren inguruan otoitzean bere Espirituak adoretu zagiezala, senide baztertu eta txikiei zerbitzatuz. Hartu eizue kriseilu biztu hau.

Ebanjelioak eta kuadernua

Bizitza honetan zoriontsu izateko maparik egokiena, GPSrik argiena lau ebanjelioak dituzue. Ebajelioekin batera hona kuadernu barri bat. Idatzi bertan bosgarren ebanjelioa, zuen bizitza bera Jesusegaz batera. Idatzi zuen bizipenak eta komunikatu alkarteari. Otoitz egingo dogu zuen alde. Egizue otoitz gure alde.

Gazteok, euren partez, ezperientzaioren barri emongo dauskuela agindu euskuen. Barriak hartu ahala, gure webgunetxo honetan jarriko ditugu.

Argazkia: Iker Barrutieta
Argazkia: Iker Barrutieta
Rabat

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude