Uzta hormazkoa

Erreniega mendi kaskoa. Hemen daude euskarazko irratien antena arriskutsuak.
Erreniega mendi kaskoa. Hemen daude euskarazko irratien antena arriskutsuak.



Hogei urte eta gero hau. Ze ahul, ze zatiturik ikusten gaituzten. Ze gaitasun gutirekin erantzuteko. Ze ahalmen gutirekin, etorriko den erantzun beti behar baino kaskarragoan, duda bat bederen txertatzeko beren axolagabekeriarekin edo beren txaloekin halako gauzak posible egiten dituzten milaka eta milaka jendeen burmuin lokartuetan.

Baina zer nahi zenuten. Gu ere ari izan gara esku zartaka (ez zarete oroitzen?) Guk ere badakigu zer den bertze alde batera begiratzea (ahantzi ote zaizue?). Guk ere posible egin dugu hau guztia.

Erein dugun suzko haziaren uzta hormazkoa ari gara biltzen.

Euskalerria, Gehitu etiketa berria, irratia, nafarroa

Idazle eta kazetaria

3 pentsamendu “Uzta hormazkoa”-ri buruz

  • Jose Mari Esparza Zabalegik esaten duen moduan beste arrazoi bat Espainiari agur esateko. Mespretxatu egiten dute euskara eta ezin da horrelakorik onartu. Horretarako nahi dugu gobernua? Herria hiltzea beste helbururik ez dute Nafarroan, baina ez dute lortuko. Nabarralde bezalako ekimenak ezinbestekoak dira garai latz hauetan.

  • Aingeru Epaltza 2009-06-22 08:10

    Verräter, ez duzu deus ulertu. Ez duzue deus ulertzen. Ez naiz espainolez ari. “Euskal herritar” deitzen dugun jendeak -ehun milaka jendeak- ditut gogoan, erakarri beharrean betikoz uxatu ditugunak. Haiei ere “agur” esan nahi diezue?

  • Euskal herritarrak? Zenbat izango ote gara guztira? Euskalduna zein den ekintzekin erakusten da. Euskaldun izatea gaur egun edozeinen esku dago, nahikoa da EAE-n jaiotzea eta bertan lan egitea euskalduna zerala esateko. Eskubideek bakarrik balio dute, ez obligazioek. Zenbat euskaldun ote daude praktikan español, frantses eta amerikarren moduan bizi direnak? Gero eta gehiago. Herriaren imajinario kolektiboa guztiz zatikatua dago eta Gran Hermano ikusteak Murtziako pijo batengana hurbildu eta Iparraldeko euskaldunengandik urruntzen gaitu. Lehen eta bigarren milako hiritarrak daude, pertsona onak eta maltzurrak dauden bezela. Euskaldunekin gauza bera gertatzen da. Euskera eta euskal kultura bultzatzen ez dituena ez da euskalduna. Español eta Juaristi bezelako akonplejatuak ditugu gure etxean. Españolez inguratuta bizi gara eta propagandak horrela jarraitzen badu laster ez da euskaldunik geratuko Euskal Herrian. Kolono eta kolaborazionistek heriotza besterik ez dute merezi. Erakarri? Nahikoa lan badaukagu egungo herria euskaldun mantentzen. Desertoreei egurra!Españoltasuna izurrite larria da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude