Ustaritz Athleticeko jokalariaren lagunartea inauguratu dute

Ikumin handia sortu du gaur arratsaldeko ekitaldiak. Lehenengo Iluntze dantza taldeak dantzak eskaini dizkio. Ondoren, taberna atarian,lagunartearen plaka ofiziala zabaldu du eta Borja Romero lagunarteko presidenteak oroigarri bat eman dio bertaratutakoen txaloen artean. Hantxe izan dira, Joseba Garmendia, Iñigo Velez, Ander Iturraspe eta Eneko Boveda jokalariak ere.

Ustaritz erdian lagunarteko kidez inguratuta
Ustaritz erdian lagunarteko kidez inguratuta

‘Ustaritz Taldea Abadiño’ lagunartea 40 kiderekin sortu da. Aspaldi hasi ziren gestioak egiten baina bata dela edo bestea dela kontua gaur arte atzeratu da. Athletic datorren denboraldian UEFAn ariko denez, kaoopra partiduren bat ikusten joateko asmoa erakutsi dute. Ustaritzek “oso pozik” dagoela adierazi eta jendearen “berotasuna” eskertu du.

Ustaritz eta Borga Romero lagunarteko lehendakaria
Ustaritz eta Borga Romero lagunarteko lehendakaria

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria