Usain Boltek gaur ere markak hautsi ditzake 200 metrotan

Usain Bolt bere keinu bereizgarria eginaz
Usain Bolt bere keinu bereizgarria eginaz - thor_matt83 cc

Gaur 20:30etan zita bat dugu berriz ere telebistarekin. Usain Bolt atleta jamaikarrak 200 metroak korrituko ditu eta sekulako espektatibak daude beragan jarriak. 100 metrotan orain arte ezagutu den markarik onena egin zuen eta gaurkoan ere halako zerbait espero da beragandik. Kalkulu guztien arabera 19,30 segundutik berako denbora egiteko adina indar du hanketan. Hala ere, Tyson Gayek parte ez hartzeak agian motibazioa kendu dakioke, eta agian beste baterako nahi du utzi errekorra.

Kalkuluak ateratzen hasiz gero, beldurtuta jausi gaitezke. Batuketa sinplea eginda 9,58+9,58= 19,16 segunduko marka ateratzen zaigu hektometro bikoitzean. Hala egingo balu, olimpiadetan ipinitako markari 14 zentesima jango lizkioke, ez da gutxi gero. Baina normalean, batuketa sinple honi 15 zentesima kendu behar zaizkio, izan ere, 200 metroak azkarrago egin ohi dira inertziaz. Kalkulu hau aplikatuta 19,01 segunduko denbora ateratzen da! Steven Spielberg-en pelikula bateko kontua dirudi Bolten balentriak!

Tira, aurkarien faltan motibazioa falta bazaio, nahikoa du diruari begiratzearekin. 100.000 euroko saria ematen du IAAF erakundeak munduko errekorra apurtzeagatik, eta 60.000 gehiago irabazteagatik. Badakizue 20:30etan da hitzordua TVE1 katean.

200, abiadura, atletismo, metro, Mundiala, Usain Bolt
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude