Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna

www.tabira.org
www.tabira.org

Aurten ere pobreziaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta, berriro, erakunde
desberdinek euskal gizartea mobilizatzera deitzen dugu maila guztietako pobrezia
bukatzeko neurri zehatz eta eraginkorrak lortu artean.
Oraingo honetan, Noizko pobreziaren aurkako txertoa? lelopean gatoz. Gaixo dagoen
planetan bizi baigara. Gizakiaren historia osoan lehendabizikoz, 1000 milioi pertsona
baino gehiagok gosearen eragina pairatuko dute aurten, eta egunero 5 urte baino
gutxiagoko 25.000 haur gaixotasun sahiesgarriengatik hilko dira.
Finantziario, ekonomiko eta ingurunekoa den krisiak, benetan zibilizazioaren krisiaren
aurrean gaudela agerian uzten du. Planetaren hondamena eta gutxi batzuen aberastea
gehiengo baten pobretzearen aurrean jartzen duen sistema kapitalistan topatzen dugu
krisi horren jatorria.
Gure inguruari modu nabarmenean eragiten dion krisiak, bi urte eskasetan
desenplegua ugaldu eta gizarte bazterketara kondenaturik dagoen populazioaren
sektorea gorantz egin duela ikusi dugu.
Pobreziaren aurkako txertoa posiblea da, horren oinarrizko osagaiak ezagutzen
ditugulako: emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna, partaidetza politikoa
eta gizartekoa zein gizarte eskubideen defentsa, oinarrizko zerbitzuetarako heltzea,
gizarte zerbitzuen eta duintasunez bizitzeko beharrezko diru-sarreretarako errenten
bermearen unibertsalizazioa, enplegu eta etxebizitzarako lorpidea, ingurugiroa eta
elikadura subiranotasunaren defentsa, etab.
Eta gaur, bereziki, txerto hori planetaren populazio orotara iritsi dadin errekurtso
nahikoak daudela jakin badakigu. Gaur egungo krisiaren arduradunak diren erakunde
finantziario horiek erreskatatzeko gobernuek ordaindutako 18 bilioi dólar horrek
frogatzen dute. Edo bankuetxe ezagun bateko eskuorde-kontseilariak, aurreerretiratzeagatik
kobratuko dituen 3 milioi euro horiek demostratzen dute ere. Krisi
garaian, futbol zelai berri baten eraikuntzarako EAEko instituzio publikoek ordaintzeko
hitzartu dituzten 175 milioi euro horiek eta kirol berberean urte honetan jokalari
batengatik ordaindutako 96 milioi €ak errekurtso soberan daudela erakusten dute ere.
Osagai eta errekurtso nahikoak ditugu gure munduak egun pairatzen duen gaixotasun
handienarekin bukatzeko: pobrezia eta ondasunaren bidegabeko banaketa. Borondate
politiko kontua da eta zuzengabeko eta lizuntzarrekoa den sistemari alternatibak
eraikitzearen kontua da ere. Horregatik, euskal gizarteari mobilizatzeko, anolatzeko,
eta euren eguneroko keinuekin, balio eta praktikak alternatiboak eta solidarioak
orokortu ditzaten deia zabaltzen dugu.
Mobiliza zaitez eta salatu
Nazioarteko mobilizazio sozialak bakarrik lortu dezake egun injustizia sortzen duten
politikak aldatzea:
• kanpo zorra mantentzea;
• Komertzioaren Munduko Erakundearen, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko
Moneta-Fondoaren politikak Hegoaldeko ekonomien, nazioarteko komertzioaren
eta nekazaritzako politiken aurrean;
Europar Batasunaren neurriak inmigrazioaren eta eskubide politiko eta sozialen
murrizpenaren aurrean;
• Nazioarteko enpresek kontrol guztietatik kanpora dituzten pribilejioak…
Parte hartu eta antolatu zaitez
Gizarte erakundeok gure gizartearen eta munduaren norabidea aldatzeko egiten dugu
lan. Parte hartu gurekin:
• gizarte bazterketaren aurkako borrokan;
• ekonomia alternatiba solidarioak sustatzen;
• hegoaldeko komunitate eta erakundeekin lankidetzan;
• emakume eta gizonen berdintasunerako borrokan;
• ingurugiroaren defentsan;
• datozen lekutik datozela ere, pertsona guztien oinarrizko eskubideen borrokan;
• zerbitzu publikoen eta gizarte babes sistemaren defentsan, gure gizarteko sektore
ahulenak gehiago kaltetuko dituzten murrizpenak sortu ez ditzaten…
Eguneroko bizitzan dago zure indarra
• Zure diruak ez dezala espekulazioa edo armen inbertsioa mantendu edota
pobretutako herrialdeak are gehiago zorduntzen lagundu.
• Banku horietatik dirua atera eta finantziazio proposamen alterinatiboak landu,
banka etikoan parte hartu.
• Zure kontsumoa zure tresnarik onena da, ez mantendu berarekin pertsona gutxiren
pribilegioetan eta gehiengoaren urritasunean oinarritzen den sistema eta bizitza
modua.
• Arduraz kontsumitu, bidezko merkataritzaren, ekoizpen ekologiko eta iraunkorraren
eta tokiko ekonomien alde egin.
• Lankidetza eta elkarrenganako sostengurako guneak sustatu, pertsonen arteko
harremanak merkantilizatuta egon ez daitezen, edota genero, nazionalitate, jatorri
etniko edota orientazio edo nortasun sexualarekin erlazionatutako pribilegioetan
oinarrituta egon ez daitezen…
Zuk asko egin dezakezu, gaurko jardunaldian pobreziaren aurkako ahotsa jasotzen
duten beste hainbat pertsona eta gizarte mugimenduekin batera. Hurrengo 2010 urtea
Pobreziaren aurkako urte europarra izendatu dutenari begira, elkarte-sareak eta
gizarte mugimenduok, gizarte osoarekin batera etorkizun eta mundu bidezkoago eta
solidarioago bat eraikitzeko konpromezua areagotu dezagun deia bereziki egiten dugu.

tabira pobrezia

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude