Urrezko 50 urte egin ditu Tabirakok

ANBOTOn kirol albisteak lantzen nabilen urteetan Tabirako hurragotik ezagutu ahal izan dut. Hurragotik dinot, ez hurretik. Kluba barrutik ezagutzen dutenek informatu izan naute; hau da, nik neuk ez dut Tabirakoren barrunberik bertatik bertara ikusi, baina sarritan hitz egin didate bere funtzionamenduari buruz. Batzuk oso kritiko dira gaur egun kluba gidatzen ari direnekin; beste batzuk, zuzendaritzaren lana goraipatzen dute. Denetariko iritziak, beraz.

Argazkia: Tabirako
Argazkia: Tabirako

Egia dena da, Tabirako erreferente nagusietako bat dela eskualdeko kirol taldeen artean. Gaur egun, 50 talde ditu, horietatik 19 federatuak. Horrez gainera, 2008an, Eusko Jaurlaritzak berdintasun ataleko Euskadi saria eman zion. Klubak ibili luzea dau, oparoa batzuetan, kuriositatez betea sarritan eta erreferentziazkoa beti.

Bihar antzinako argazki batzuk eskegiko ditut. Gaur jarri behar nituen, baina Hilario Perez Tabirakoko lehendakariak ekitaldia amaitu arte itxaroteko eskatu dit. Ikusgai duzuena Tabirakoko lehen denboraldiko (1960-61) taldearena da.

AbadiƱon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria