Unibertsitariaren erreflexioa

cc-by:nestor_galina
cc-by:nestor_galina

Ilunak jan du argia, trumoi hotsa aditu dut. Jada gaua da. Igandea. Bihar Leioara berriz ere, unibertsitariok oraindik lana baitaukagu. Azterketa garaian aktibo egon behar gara, adi datorrenari. Ez da txantxetarakoa irailean zerbait aprobatzeke izatea-eta. Uda hain erraz hipotekatzea ez da inoren gustuko. Badakizue, aste honetan, berriz ere gelako ixiltasun gordin hori ezin irentsi. Orrialdeen mugimendua xuxurlatzen belarrietan eta albokoaren galdera, ezin duzuna ulertu.

Galdera asko.

Galdera asko eta erantzun gehiago. Bokalek izendatzen dituzte hauek. A, b, c eta d izan ohi dira. Zein dago oker, eta zein zuzen? Tira asmatzea da kontua azkenean. Galderen erantzunak asmatzea Slumdog millonairen bezala, hori da azkenean unibertsitatea.

Eta nire galdera da: Horrelako ebaluatze sistemak kritikotasuna bultzatzen al du?

Nire iritziz ez. Nire iritziz unibertsitatearen heziketak ekarri beharko lukeenaren kontrakoa bultzatzen du; sumisioa.

Ekaitza bainuontzi batean