UEUren ikastaroak, inoiz baino anitzagoak

UEUren ikastaroak, inoiz baino anitzagoak

30 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk udan, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Aurtengo leloa ANITZA izango da, udako ikastaroen gai, formatu, toki eta pertsonen aberastasuna azpimarratzeko asmoz. Informazioa eta matrikula www.ueu.eus web gunean.

UEUren ikastaroak, inoiz baino anitzagoak

Aurten ikastaroak Baiona, Eibar eta Iruñean gain, Donostian, Bilbon, Zumaian eta Bidarten ere egingo dita, eta izaera desberdina izango dute:

  • Ikastaro espezializatuak: ikastaro hauek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da.
  • Dibulgazioko ikastaroak: Interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar.
  • Garapen pertsonaleko ikastaroak: ikastaro hauek pertsona moduan garatzeko balio dute; galerak modu baikorrean bizitzen ikasteko adibidez.
  • Jardunaldiak.

 

Bestetik, diru-laguntza garrantzitsuak daude udako ikastaro hauetan parte hartzeko:

  • Ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan BEHERAPENAK eskaintzen ditu UEUk.
  • Bizkaitarrak: unibertsitateko ikasle eta ikasle-ohi langabetuak matrikula, egoitza eta joan etorria doan.
  • Donostiarrak: ikasle, langabetu eta erretiratu donostiarrek diru-laguntzak dituzte.
  • BERRIALAGUNA. UEUko bazkideek duten deskontu bera izango dituzte.

.

INFORMAZIO GUZTIA ETA MATRIKULA EGITEKO: www.ueu.eus

UEUren ikastaroak, inoiz baino anitzagoak

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)