UEU irakasle bila dabil

UEU irakasle bila dabil PREST_GARA 16/17 programarako

Udako Euskal UnibertsitateaUEU irakasle bila dabil PREST_GARA 16/17 programarakok, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratutako PREST_GARA deialdian parte hartuko du; hain zuzen, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko ikastaroak eskainita. Horrenbestez, datorren 2016/2017 ikasturtean, UEUrekin batera irakasle lanetan aritzeko interesa dutenen bila ari dira. Hortaz, curriculuma baloratuko den arren, interesa daukan edonor aurkez daiteke irakasle izateko.

Halere, honako baldintzak bete beharko ditu: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea), eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.

 

Beraz, interesa baldin baduzu, horra UEUren eskaintzan dauden ikastaroen zerrenda: Ikastaroen zerrenda_gaika 16-17. Aukera ezazu zure jakintza arloko ikastaroa eta eman izena irakasle aritzeko, hots, proposatu zeure ikastaroa!

.

Nola eman izena irakasle lanetan aritzeko?

  • Ikastaroa aukeratu: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, interesatzen zaizun ikastaroaren kodea adierazi beharko duzu horri dagokion fitxa eskuratu ahal izateko.
  • Ikastaroaren fitxa bete: aukeratutako ikastaroari agokion fitxa jasoko duzu eta zure proposamenarekin osatuta bidali beharko duzu bueltan UEUra. (Fitxan oinarrizko informazioa jasotzen da, Hezkuntza Sailetik datorren informazioa. Hori oinarritzat hartuta fitxa egokitu, osatu, hobetu… beharko da. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera).
  • Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUk egokienak hautatuko ditu PREST_GARAko deialdian aurkezteko.

 

Nola bidali ikastaro proposamenak?

  • Epea: martxoaren 29a arte (goizeko 09:00ak arte).
  • Zer bidali: ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (aurrez eredua jasoko duzu) eta zure curriculuma (bereziki aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa da garrantzitsua).
  • Oharra: mezuan zure disponibilitatea aipatu. Hau da, posible da gai bati buruz saio bat baino gehiago emateko aukera izatea (esaterako, ikastaro bera, bi probintzietan errepikatzea, edo ikastaro bakarra/bat baino gehiago emateko aukera, edozein sasoitan edo sasoi eta ordutegi konkreturen baten…).

UEU irakasle bila dabil PREST_GARA 16/17 programarako

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)