Txerri gripe ala urde gripe?

jlastras.flickr
jlastras.flickr

Euskarazko hedabide gehienek eta, batez ere, Berriak, Txerri gripea deitu dio gaitzari. Hori ikusi baino lehen, ordea, urde gripea deitu genion gaitz berari ZuZeun. Ia gogoetarik egin gabe hartu genuen erabakia, berez berez.

Gaur da eguna, ordea, zirt edo zart egin behar duguna eta esapide egokia zein den erabaki beharrekoa, gaiak luzera joko duela baitirudi. Bietatik zein era erabili, txerri gripe ala urde gripe? Zer iruditzen zaizu zuri zeuri?

Egia esan, biek balio dutela iruditzen zaigu geuri. Behingoagatik, bi itzulpenak izan daitezke egokiak, biak ulertzen baitira bikain lehen hitzetik eta biek erakusten ederki gaitzaren nolakoa.

Urderen alde egin badugu ZuZeun, basurdeak ez direlako txerri izan da. Ostera, biak, txerriak eta basurdeak, aldiz, badirelako urde. Baina, egia, oraindik ez dugu egiaztatu ahal izan inon, basurdeek ere gaitza dutenik. Pentsatzekoa da, hala ere, urde izurritea partekatzen badute, hau ere izango dutela basurdeek.

Zein iruditzen zaizu zeuri, txerri gripe ala urde gripe? Akaso hirugarren bat ere bururatuko zaizu, egokiagoa.

Zain gauzkazu. Gu prest egokiena erabiltzen hasteko.

euskara
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Txerri gripe ala urde gripe?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude