Kopako finaleko txistuak zentsuratzeagatik irekitako hiru espediente ezerezean gelditu dira

TVE, by juanpol, Flickr
TVE, by juanpol, Flickr

Finalaren biharamunean hedabideetako titularrek Barçaren garaipenaz gain, TVE-ren zentsura bildu zuten letra larrietan. Partida amaitu eta egun bat beranduago Julian Reyes kiroletako zuzendaria kargugabetu zuen administrazio kontseiluak. Ikerketa abiarazi eta zentsura asmorik ez zela izan defendatu zuten eta guztia akats bat izan zela. Hala ere, bost espediente eta bigarren kargugabetzea heldu ziren. Kirol edukien zuzendariak, Ricardo Castellanosek, Reyesen bide bera jarraitu zuen.

Orain, Castellasnosi enplegu eta soldatarik gabe hamar eguneko zigorra ezartzea erabaki du administrazio kontseiluak. Editoreak, aldiz, hiru egun pasa beharko ditu enplegu eta soldatarik gabe.

TV3-eko ikusleek zuzenean ikusi ahal izan zuten txistualdia:

http://www.youtube.com/watch?v=hvkxDLsVgIk&feature=fvw

TVE-ren deskonexioa:

TVE-k atsedenaldian eskaini zuen bertsio light-a:

Errege Kopa, TVE, zentsura

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude