PISAren aitzakian, egun bakarreko “euskaltzaleek” berriz egin digute txiza

PISAren aitzakian, egun bakarreko “euskaltzaleek” berriz egin digute txiza

PISAren aitzakian, egun bakarreko “euskaltzaleek” berriz egin digute txiza

Badira alderdi, sindikatu, hedabide eta bestelako eragile gutxi-asko euskaltzaleak. Epelak asko, beldurtiak gehienak, eta ausartak gutxi batzuk ere bai. Kontraesanetan itota batzuk (erdal jarduneko hedabide, alderdi eta sindikatu abertzaleak adibidez), eta koherentziari eusten diotenak besteak. Abertzaleak guztiak. Dependentismotik independentismorainoko gradu guztietakoak.

Badira beste alderdi, sindikatu, hedabide eta bestelako eragile asko, Espainia eta Frantziako Estatuak barne, euskaldunak desagerrarazteko eta euskara musoetaratzeko lanean dihardutenak. Ehunka urtetako ohiturari fidel.

Abertzaleak dira guztiak. Oso abertzaleak; muturrekoak asko. Espainiar abertzaleak baina. Horietako askok, Euskal Herria aipatu ere egiten ez duen Euskararen eguneko agiri xelebrea sinatu dute aurten. Gure Jaurlaritza dependentistak gonbidatuta, boteretsuen aurrean belaunikatzeko prest beti, izan PP, izan PSOE, Confebask, Prisa edo Vocento.

Agiri aldrebes hori sinatu arren, aste bete ere ez dute igarotzen utzi berriz ere euskaldunoi egurra emateko, eta gonbidatu zituztenei euroi ere, aurpegira barre egiteko. PISAren aitzakian, txiz egiteko berriz euskaldunon komunitate pitzatuari.

Horra zertzelada batzuk, El correo eta El Diario vasco “munduzaleetatik” jasoak egun berean:

“Quizás debamos plantearnos si el euskera en nuestro sistema está siendo observado más como herramienta de construcción identitaria (por lo tanto objeto de utilización política) que como competencia transversal, fundamental, junto al castellano, para el logro de todas las demás competencias. En este sentido el proyecto de educación trilingüe, no concibo un futuro que no pase por ello, en euskera, castellano e inglés debiera ser recuperado”
(Prieto Mendazak)

“Tiene sentido explicar y aprender en euskera física cuántica, biología molecular o marketing avanzado cuando la inmensa mayoría de la producción ciéntifica mundial se realiza en inglés y cuando es evidente q quien quiera dedicarse profesionalmente a ellas deberá expresarse perfectamente en inglés?” (Marco-Gardoquik)

“Una de las causas del retroceso en la educación vasca es el sobreesfuerzo q la inmersión lingüística supone para los alumnos cuya lengua materna no es el euskera” Luis Haranburu Altunak, bere aldetik.

Zertarako balio izan du aipatutakoak eta beste sinatzaile berexi asko agiria sinatzera gonbidatu izanak? Nori egiten dio mesede, euskararen “aldeko” mezu urtuago ezin bat osatu izanak, euskaldunoi bizkarra goitik behera ematen digutenek ere agiria sinatu dezaten?

Pentsatu nahi dut, eragile abertzaleetako batzuek hausnarketari ekingo diotela… baina eskarmentuak diost, litekeena dela Vocentotarrak euskararen aldeko ekimen herrikoietan ikusi behar izatea aurki, Mendia eta deskuidoan Urquijo bera ere bezala.

“Adostasun” merkeetan merkea, begi-belarrietatik nola edo hala irentsiarazi nahi diguten hau. Galtzaileari onartuarazitako “kontsentsu” zitala. Euskaldunak Euskal Herririk gabe utzi nahi dituen “elkarbizitza” eredu ustela. Euskararen egun-oste triste eta antzua. Ohiko kaka zaharra.

Juan Txolarrea
Begiralea

PISAren aitzakian, egun bakarreko “euskaltzaleek” berriz egin digute txiza

2 pentsamendu “PISAren aitzakian, egun bakarreko “euskaltzaleek” berriz egin digute txiza”-ri buruz

  • Herri kolonizatuen mixeriak.

  • Euskararen egunetik, euskararen berbenara!
    Webgunean egunero “sei berri” euskaraz argitaratzeagatik hedabide nagusiei dirulaguntzak:
    El Correo-k, 87.000 euro
    El Diario Vasco-k, 86.600 euro
    BERRIAk 80.768 euro
    Naizek 61.206 euro
    Europa Press agentziak 25.000 euro.

    Iaz El Diario Vasco-k, 90.000 euro; Naiz-ek, 62.009 euro; Berriak, 39.736 euro; El Correo-k, 45.722 euro eta Europa Press agentziak 25.000 euro.

    Ziurrenik, esker onez, Vocentok ematen digu euskaldunoi ematen digun egurra. Eta neguan hotzik ez dezagun igaro.
    Eskerrik asko-muchas gracias, Vocentori eta Eusko Jaurlaritzari!
    Hori da hizkuntza politika, hori!