Tottenham Ingalaterrako taldeak Fernando Llorente fitxatu nahi du

Fernando Llorente - Nireblog.com
Fernando Llorente - Nireblog.com

Azken egunetan, Lezamako auziarengatik eta direktiba barreneko desadostasunengatik Athletic krisian dago. Krisi hau handitu dezake Premier League-ko  Tottenham taldeak, Fernando Llorente aurrelaria fitxatzen badu. Llorente da zale zuri-gorriek hainbeste amesten zuten aurrelari indartsua, Urzaiz beraren oinordekoa eta azken urtean erakutsi duenez etorkizun oparoa du aurretik. Baina norentzat izango dira bere golak? Bilboko taldearentzat? Oraindik ikusteko dago. Zurrumurruak airean dira.

Talde zuri-gorriak egindako azken salmenta handia Del Hornorena izan zen, Chelseari saldu zioten 12 milioien truke. Hala ere kontuan izan behar da, aurrelari naparra askozaz ere garestiagoa dela, izan ere, golek askoz gehiago saltzen dute merkatuan. 50 milioiko klausula du eta estimatzen da 30 milioi baino gutxiagogatik ez duela Bilbo utziko. Ikusteko dago horrelako gastua egiteko prest nor agertzen den. Salmenta emango balitz, inoiz baino diru gehiago izango luke Ibaiganeko direktibak fitxaketa honen bat egiteko; Raul Garcia, Joseba Llorente edo Xabi Alonso bera esaterako. Urtero bezala fitxaketen kulebroia hasi da eta noski, amestea libre da. Ea zer gertatzen den udako merkatuko azken asteetan.

Hurrengo urteko ekipazioa

Oraindik aurkeztu ez den arren, hona hemen Umbro marka ingelesarekin hurrengo urtean Athletikek erabiliko duen ekipazioa. Bigarren kamisetak Milan taldearenaren antza du.

2009/2010 denboraldiko ekipazioa
2009/2010 denboraldiko ekipazioa

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Tottenham Ingalaterrako taldeak Fernando Llorente fitxatu nahi du”-ri buruz