Tamainak inporta dio

gurebatzokia
gurebatzokia

Historian lehen aldiz, lehendakaririk gabeko alderdi eguna ospatu zuen EAJk Forondako zelaietan. Oposiziotik, hitz egin zuten lehen aldiz, 30 urteren ostean boterea galduta.

Inoiz baino indar erakustaldi handiagoa behar zuen egin. Inoiz baino gehiago bertan daudela erakutsi. Teleberrietan, PSE eta PP minutuak lapurtzen joan zaizkiola ikusi dute eta ezin jasan protagonismo falta hori. Ezin. Hori horrela, 10.000 kartulina txuri, gorri eta berdeekin EAJren jarraitzaileek ikurrina erraldoia eraiki zuten. Tamainak inporta baitu. Ikurrinaren tamaina eta alderdiak gizartean duen indarra proportzionalak balira bezala.

Auto berria eta handia erosten duenak dirua duela erakutsi nahi duen bezalaxe. Zakil handia dutenek, emakumezkoak asetzen dituztela erakutsi nahi izaten duten bezalaxe agertu zen eszenatokian EAJ, Urkullu buru zutela.

Baina, susmoa dut, EAJkoak ere badakitela tamainan ez dagoela indar guztia…

Zer duzu buruan “Tamainak inporta dio”-ri buruz

  • Aipatu nahiko nizuke, lehenik eta behin 10.000 ordez… 100.000 pertsonek osatu genuen ikurriña erraldoia.
    Bestalde, zurekin erabat ados, guztiok dugu gure “boterea” zenbakitan adierazteko “beharra”. Begira bestela, Ezker abertzaleak edo Gara-ko edozein titularretan erabiltzen duten formula matematikoa: MANIFAKO PERTSONA KOPURUA x 10 = TITULARREAN IPINIKO DUGUN KOPURUA