Sustatuk berritu nahi du

sustatu
sustatu

Sustatu albistegi digitala bide-urratzailea da gurean. Eta eredugarria, gauza asko eta askotan. Horregatik, ZuZeu abiatu aitzin, berarekin bat egiten saiatu ginen. Ikusten genuen Interneteko euskarazko albistegien panorama berritu beharra zegoela, basamortu geldo iruditzen zitzaiguna, azkartu beharra zegoela. Eta eurengana jo genuen: norengana, bestela?

Egin genituen bilerak, partekatu genituen asmoak, burua bete amets ibili ginen… Baina ezinezkoa gertatu zen lankidetza hau, zoritxarrez, eta horregatik abiatu da ZuZeu bere pausoan, pentsatuz hedabide horizontal bilakatzen bada, ukango duela aurretik behar besteko bizia. Azken finean, erabiltzaileen euren esku dagoela etorkizuna.

Gaur dakar berria Sustatuk: albistegia berritu nahi duela. Albiste bikaina internetzale euskaldunarentzat. Eta pozik gaude ZuZeukook, oso pozik, geure lehen helburua bete dela baitirudi: mugitzen eta hobetzen ari dela Interneten euskaldunak aurki dezakeen eskaintza.

Animo, beraz, Sustatuko lagunak.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.