Sugea eta eztena

f6abed04abfd30b095e6d5fc20517774.jpg

Zutabegintzari dagokionez oporretan gaude, baina ezin egon, hala ere, ezer idatzi gabe. Yonki ostiak bihurtuak gabiltza politika kontuetan. Ezin bizi eguneroko dosia gabe. Gainera, droga gogorretan gogorrena gustatzen zaigu, Imaz jaunak banatzen duen horretatik, batez ere. Hemen bertan esaten genuen Imaz jeneralaren aberri bakarra Alderdia dela, baina nago ez ote geunden sakonean tronpaturik. Izan ere Imazek herri kontsultaz esan berri duenak, agerian jartzen du, gure iritziz, Alderdia baino, “daukagun apurraren kudeaketaren Aberri kaxkarra” edo halako zerbait, duela adierazten eta, azken finean, Alderdia bera ere jar dezakeela azkar baino lehen amildegian Imaz jeneralak. Zer esango ote zukeen Sabino zaharrak honakoa irakurrita?: “Una consulta ciudadana planteada como escenario de acumulación de fuerzas para una confrontación política es muy discutible, y desde luego contraria al espíritu y a la letra de la posición de EAJ-PNV expresada en el documento de octubre de 2005. Pero en las condiciones actuales es más grave. Puede ser el ‘plan b’ al que se acoja una ETA, que declare un alto el fuego ‘permanente’ como los anteriores, esperando que la misma se lleve a cabo. ¿Qué pasaría el día después si no hubiera acuerdo político con el Estado? Visto lo visto durante tantos años, no hace falta ser adivino para imaginar a ETA matando en nombre de la defensa de una presunta voluntad popular no atendida. La consecuencia de todo ello puede ser diabólica. No en nuestro nombre”. Bon, bon, bon, hara hor Alderdi Jeltzaleko Presidentea ETAri legitimazioa ematearekin kezkaturik eta, bidenabar, euskal herritarron borondatea aurrera eramaten utziko ez dutenak inplizitoki babesten. Halakoei kontra egiteko ez al zen ba sortu EAJ? Sustatukoek esango luketen bezala, Jamaika ikusteko jaioak gara. Bestalde, eztabaida honetan guztian poz handia eman digu duela urte batzuetatik hona, hamaika artikulutan idatzi dugun bera Rafa Larreinari entzutea. Statusa aldatzeko kontu horri buruz, guk argi argitaratu dugun gauzetako bat errepikatu du hitzez hitz: “%51 ez bada aski statusa aldatzeko, are bidegabeagoa da %49ren gustuko status quoa %51 horri inposatzea”. Zutabegilea, batzuetan, profetatxo sentitzen da.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude