Sortu denaren erreferentzia sortzaileak?

Sortu, ezker abertzalearen alderdi berriaren logotipoaren analisia egin dut. Nire esperientzian oinarritutako azterketa besterik ez da, ahal bezain zabala, baina mugatua.

Eguzkia itsasotik ateratzen dago egunaren hasiera irudikatuz. Hori da logoaren irudia oinarrian: kolore laranjazko laukizuzena borobil erdi batek estalia. Konbentzionalki eguzkiaren goizeko agerpena irudikatzen du, SORTU izena bezala, jaiotza, egunaren zikloaren sorrera esan nahi du. Eta, ziklo horrek, gainean du izar bat, helburu bat, amets bat, kasu honetan, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa.

Elementuen banakako analisia

Izarra berria da. Aurretik bost puntako izar gorria erabili izan da askotan sozialismoaren ikur bezala, baita ezker abertzaleak ere. EAE-ANVk sei puntako izarra sortu zuen logorako 36ko gerra aurrean. Oraingoak, hurbilera begira,Sortuk Independentistak sarearen sinbolo bera jaso du. Beraz, independentzia bezala interpretatu daiteke zortzi puntako izar hau. Ez dakit zergatik Independentistak izar zehatz hau jo duen independentzia ikur. Kasu honetan izarraren kokapenak, zeruan, helburua, ametsa, jomuga irudikatzen du.

Koloreak; Horia eta laranja. Horia eguzkiaren kolore “naturala” bezala ikus daiteke hala erabili baita irudikapen gehienetan, eta laranja egunsentian zeruak hartzen duen kolorea bezala. Kolore horiek zer sinbolismo dute abertzaletasunarekin edo ezkertiartasunarekin? Ezer gutxi. Nik dakidala kolore hauek ez dira sinbolismoan erabili. Salbuespena, Herri Batasunaren kolorezko ikurrinako goiko bi triangeluak dituztela kolore horiek. Hortik at, nazioartean kolore hauek esanahi politiko ezagunik ez dutela esango nuke. Gurean? Azken aldian, laranja Euskaltel-en kolorea izan da, txirrindulari euskaldunena. Laranja honek, adibidez, Gasteizko jaietako txupinazoan indar handia hartu du. Bestetik, Herbehereetako herritarrek ere oso maite dute laranja kolorea, haien monarkiaren ikurra da eta. Anekdota: Euskalteli sinpatia diote koloregatik!

SORTU izena, behealdean kokatzen da eta letrak marra zuri batek banatzen ditu. Marra hori itsasoko olatuen edo uhinen irudikapen bezala ikusten dut.

Tipografikoki SORTU beltzez idatzia dago, eguzkiaren gainean. Letrak ez dira soilak, buztantxoak dituzte. Nolanahi ere, erakunde politikoetan modaz pasatako tipografia da. Ez da ez gogoratzek erraza, ezta kopiatzeko erraza ezta modernoa ere.

Iritziak

Gorka Landaburu kazetariak azaldu zuen Radio Euskadin, bere iritziz, eguzki honek “iluntasunaren aroa atzean gelditzen dela” irudikatu behar duela. Gara-ko editorialak hau dio Sortu hitzari buruz: Poetaren bertsook maiz gogorarazten dutenez, «…horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera».

Idatzi proposamenak edo zuen iradokizunak!

Sortu denaren erreferentzia sortzaileak?

Sortu ezker abertzalearen alderdiaren irudia

Irudia | Sortu ezker abertzalearen alderdiaren irudia | Sortu | Creative Commons By SA

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

31 pentsamendu “Sortu denaren erreferentzia sortzaileak?”-ri buruz

  • Laranja eta hori koloreei dagokienez (eta logoaren konposizioaz, orokorrean), iruditzen zait Fermin Muguruzak marraztu duela, Al Jazeerako lagunekin.

    Lagun batek dio Beach Boys-en portadak diseinatzen zituenari eskatu diotela laguntza.

    Twitter-en irakurria: biosoja eta biodiesel eta antzekoen ildotik doala iruditeria.

    Dena delakoa izanda ere, kutrea da (barkatu, baina bai).

  • Zortzi puntako izarra dela eta, badirudi Iruñeko Erresumaren ikurrean ageri zela ilargierdi batekin batera.

    Gerora etorri dira Antso Nagusiaren zigiluko arrano beltza eta Navas de Tolosan mairuei ostutako kateak.

  • Iñakito Garay 2011-02-09 14:14

    La Madre de Dios! Ezin zatarragoa iruditzen zait logoa eta, gainera, arrotza egiten zait oso. Non daude Euzkadik Bear Zaitu! hartako irudiak. Gora Martin Txilibitu eta Xabiertxo!
    Gainera, dena esan behar bada, noiz atera da gure herrian eguzkia itsasotik? Izango zen Albania Nafarroa zenean, ez bestela. Munduan garenetik, Ekia beti da ekialdetik, eta hemengoon ekialdean ez da izan sekula itsasorik, baldin eta ez bada sentido oso figuratuan, eta han, oso urruti, japoniarrak, turkoak eta txinatarrak bizi diren lurraldeetan.
    Ikur txoro horrek, meditarraneotartzen gaitu, nolabait, eta maite dezakegu Meditarraneoa galanki, baina ez gara halako ezpalekorik: gu Kantauritarrak gara, eguzkia “sartzen” den Atlantiko aldekoak, pagoa, belarra, berdea eta behelaino bustia, ez eguzki desertikorik (Bardeetan salbu). Aldatzea ondo da, garapenari uko ez egitea ere bai, baina olioa nehoiz ez daiteke izan ozpin. Eta alderantzi. Txarra da, zinez, ikur hori. Ea ez dugun gauza berdinik esan behar egingo (omen) duten polikagintzarekin.

  • Iñakito Garay 2011-02-09 14:32

    Amaitzeko: SpaguettiWestern batetik ateratakoa dirudi sheriffaren espuela eta guzti.

  • Sunny Delight edariaren antza du.

  • Sortu logoa ematen du Iruña Veleiako 13353 ostraka euskalduna, jaiotza, eguzkia, izarra…

    http://ostraka.mundua.com/2011/02/09/sortu-jaiotza-eta-izarra/

    1.700 urteko logoa

  • Laranja Euskaltelena eta holandarrena izango da, baina laranja Orange ere bada, irlandar abertzaleek gutxien maite duten kolorea ziur aski, bazterketa, zapalkuntza eta ukazioaren sinbolo izan baita Orangeko ordena.

  • Ezin zatarragoa? Ba, bai zatarragoa izan zitekeen.
    Hauxe egiteko, ez dute irudi-enpresa bat kontratatu. Ez dakit nork egin duen, baina esango nuke horrela egin dela:
    militanteren batek egin du, ezer kobratu gabe, presaka, egun batetik bestera, semi-klandestinitate egoeran eta buelta gehiegirik eman gabe, egun hauetan milaka sute atenditu behar izan dituzte eta.
    Ezker abertzalea dagoen egoeran egonda (ilegala, ehundaka militante kartzelan, egoitza finkorik gabe, etenik gabe jarraituak, zelatatuak, apenas dirurik gabe, pertsonalitate juridikorik gabe….)
    miraria da egin duten lana.
    Aurreko batean 15 egunetan asmatu zuten alderdi bat (EHAK). Gogoratzen al duzue kartel horien diseinua? Izar gorria eta siglak, besterik ez (“bozkatu” testua ere agertzen zela uste dut). Eta hala ere -nahiz eta ETBko inkestetan 2-3 eserleku baino ez lortu, sorpresa ederra eman zuten.

    Nahiko tontoa iruditzen zait egoera horretan sortutako logotipo bati hainbeste buelta ematea. Zer esan nahi duen? ba hori, hor dagoela, SORTU dutela. Eta hori nahikoa da. Zer espero zenuten ba, Cocacolaren kanpaina irudia? Atzamarrak ilargira seinalatzen duenean beti dago seinalatzeko modua kritikatzeko prest dagoena, nahiz ta jakin senailatzen ari dena lepoa jokoan duela eta kritikaria bere etxean bero bero egon.

    Zatarra? Bai, zatarra. Baina ederra ere bai.

  • Pijus Magnificus 2011-02-09 17:19

    Ez dakit zer esanahi edukiko duen baina itsusia benetan.

  • Nire aportazio txikia. Zortzi puntako izarra, egunsentian ikusten dena, Artizarra izan leike. 

    http://www.nabarralde.com/es/egunekoa/3843-la-estrella-baskona-y-la-media-luna

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-02-09 21:47

    golluka, nik ere horrela pentsatzen dut. Zortzi puntako izarrari buruz berriz, uste dut jatorria iñigok idatzi duena izango zela.

  • SORTU logoa

    Sos Iruña Veleia webgunean Ostrakabase artxibo zoragarrian:

    http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:13353

    13353 Sos Iruña Veleia (Ostrakabase:

    “que podrían representar un Nacimiento, con una línea curva superior que lo cubre y, sobre ella, una estrella o aspa de 8 puntas.”)

    http://ostraka.mundua.com/2011/02/09/sortu-jaiotza-eta-izarra/

  • Neu be nahiko ados nago emandako interpretazioekin. Baina neri gustatzen zait. 
    Dena den, esan nahi nuena zera da: Iruña de Veleiako horrek be Artizarraren goizaldeko itxurarekin lotuta daudela. Begiratu bestela goizalde hauetan, garbi badago, mendabaldera egunsenti aurretik

  • Logotipoak ez dauka nondik heldu: kolore pastelak, letra-tipoa, beheko mozketa hori, izartxoa, japoniar kulturari keinu arraro hori…niri arroz edo zorrotxoko zopa marka bat etortzen zait gogora.
    Presaka egindakoa…?

  • […] This post was mentioned on Twitter by juan luis azkarate, Unai Artetxe. Unai Artetxe said: Eztabaida politxa loguaren inguruan RT @jlazkarate: gehiago #sortu logotipo beldurgarriari buruz http://bit.ly/frJVE7 #yellowing […]

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-02-10 12:22

    “Ez dauka nondik heldu, ezin zatarragoa, Orange ordenarekin konparazioa, Fermin Muguruza/Al Jazeera, kutrea…” Iñaki, agian beste eztabaida-gai bat ireki beharko duk hemen egin diren komentarioei buruz, jeje. Iruzkin hauek oso adierazgarriak dira idatzi dituztenen asmoekiko.

  • Bi ideia daude argi egun hauetan euskaldunok uste dugunaz: 1, ilusio izugarriaz jaso da proiektu berri honen aurkezpena. Ziklo berri bat hasi da, geldiezina da, eta irabaztea da helburua!

    Bestetik, logotipoa itsusia da, guztiok bat egin dugu horretan. Ikus Garan argitaratua; http://www.gara.net/paperezkoa/20110210/247741/eu/Sortu-egin-da-sortu

    Baina, garrantzitsua mamia da, ez azala. Beraz, izango da denbora itxura aldatzeko, baina martxan jartzeko ordua heldu egin da. 

  • […] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Oianko Choperena. Oianko Choperena said: Politika alde batera utziz diseinu kritikarekin erabat ados… SORTU https://zuzeu.eus/2011/02/09/sortu-denaren-erreferentzia-sortzaileakr/ […]

  • Berariaz da ezin AFRUSAGOA logoa. Madril aldera jo dute “Sortu”-ko kideak bertako barne ministerioan izena ematera. Alderdi horren estatutuetan sekulako ahalegina dago ezker abertzalearen historiaz deslai agertzeko, sekulakoa. Hitzetan, tonuan, eduki osoan.
    Logoa guztiaren parte den heinean , eta kontu eginda Madril alde horretan ukabila altxatzea kondena luze baterako FROGA gisa hartzen dela adibidez, sinbologiaren alorrean begi bistakoa da (logo horri erreparatzea baino ez dago), zirrikituak ere itxi nahi izan direla alde horretatik. Bost puntako izarrik ez (¡Ajajá! aquí tenemos la estrella de KASSS, señorías!), haritza, arranoa, hostoak, ostadarrak, kolore aniztasuna…guzti hori, estatu espainiarrean, edonoren kontrako froga gisa har daiteke, lagunok!
    Berariaz egina da nire ustez. Nahita: Tori logo benetan INPERTSONAL bat, ez dezazuen ezeren “segidarik” ikusi, ezta alderdiaren ikurrean ere.
    Dena dela, inor hain-hain arduratua baldin badago estetikaren edo sinbologiaren edo diseinuaren kontuekin…beste logo bat egitea eta bidaltzea badauka. Word edo TextEdit trisssste batekin bost minutuan, ttak!Agian norbaitek hartuko lioke harrixka. Edo gutxienez, lasaiago egingo luke lo, ikusten denez.

  • Erabat ados Mirurekin.

    Eta nazkatuta nago gainera fribolitatearen kontu honekin. Borroka armatua bukatu den egunean horrelako komentarioak entzun behar izatea iraingarria iruditzen zait. Vaya semanita, Belen Esteban eta Berlusconi eskutik doaz. Nire maila intelektualak ez dit gehiagorako ematen baina kiratsa dario, baita ustez “kritikoa” edo “satirikoa” izan nahi duen humoreari.

    Edonola, ez dakit gehiegi ez logoez, ez estetikaz.  Niretzako erregistroa eskuetan atera zeneko argazkian Maider Etxebarriak zuen irribarrea, disdira eta indarra dira  Sorturen irudia.

  • Amonamantangorri 2011-02-10 22:27

    Zergatik ez antolatu logo lehiaketa bat alderdi berria bere okerretik ateratzeko?

    Edozein zirriborro eta aborto onartuko da, programa profesional batekin, ohiko paint kutrearekin nahiz carioca margoekin egina. Edozein.

    Saria: Logo hoberenaren egileak kaixomaitia.com euskaldunen harremanetarako webgunean dohako harpidetza irabaziko du. Pertsonak ezagutzeak eta mundu errealean pixkat mugitzeak ez dio inori kalterik egiten.

  • Amonamantangorri 2011-02-10 22:33

    Eta zergatik ez antolatu logo lehiaketa bat alderdia bere okerretik ateratzeko?

    Edozein zirriborro eta aborto onartuko da, programa profesionalenarekin, denok dugun paint kutrearekin nahiz carioca margoekin egina. Edozein.

    Saria: Logo hoberenaren egileak dohako harpidetza irabaziko du kaixomaitia.com euskaldunen harremanetarako webgunean. Noiz behinka pertsona errealekin mundu errealera ateratzeak ez dio inori kalterik egiten.

  • Amonamantangorri 2011-02-10 23:30

    Benetan erraza da zuek pikatzea, nahikoa da zuen logoari buruz gauza itsusi batzuk jartzea, horretarako nick ezberdin batzuk erabilita.

  • Hatz:

    diseinu grafikoa eta izaera korporatiboa kontu friboloak direla uste duzu?, eta logotipoaz ari garenok Belen Estebanzaleak garela uste duzu?, benetan? …zer da iraingarria eztabaidea honetan?

    Noski lotipoa ez dela garrantzitsuena, noski mundua ez dela amaituko logotipo ezin kaxkarrago bat diseinatu eta aurkezteagatik, noski pakea, normalizazioa edo dena delakoa (ezin jakin zer etorriko den) mila bider garrantzitsuagoa direla, baina logotipo hori Sorturen aurkezpen gutuna da mundu osoaren aurrean.

    gaur nola irten zara kalera jantzita?, orraztu zara?, telefonoa hartzerakoan, zelako tonua erabiltzen duzu?, zer irudi ematen duzu jendearen aurrean?, berdin zaizu besteek nola ikusiko zaituzte?, pertsona bat, lehen aldiz ikusten duzunean, ez duzu bere itxuragatik inpresio bat hartzen?

  • Iñaki Landa 2011-02-11 11:56

    Oso artikulu interesgarria, Larra. Orain arte ez det erreparatu baino “kolore terapian” oso kritiko ona du laranjak. Agian, artikulua luzatzeko aukera dago datu hauekin. Segi horrela!

  • Iñaki Larrañagarekin ados, eta baita Laura Mintegirekin ere.

    Bestalde, aurkezpen gutunaren beste alderdi esanguratsu bat, bozeramaileak dira. Lasai, ez naiz janzkeraz arituko. Baina izugarria da (izugarri polita) zelako adierazpen-festa ari den sortzen sare sozialetan eta e-posta bidez Iñaki Zabaletaren ikasle-ohien artean, enebadatxue…

    Umoreak ez dakar berez belenestebankeria. Umorea, gauza serioa da.

  • Amonamantangorri 2011-02-11 12:12

    2011/02/10 @ 23:30 iruzkina ez dut nik idatzi.

  • Lagunok, guk bai, guk ikusten ditugu zuen iruzkinen IP eta posta helbideak. Badakigu, beraz, nork bidali duen zer eta nor den nor. Erregutzen dizuegu nork bere identitatez edo izenean egitea iruzkinak, eta txantxetan ere ez hartzea beste inoren identitaterik. Eskerrik asko.

  • @Jklazkarte

    Arrazoi duzu. Oker ekarri dut hona beste leku batzuetan bizitakoa. Barkatu.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-02-11 20:15

    Ados.

  • Aitonamantalgorri 2011-02-11 23:51

    Badakit ongi zuzeukoek posta helbideak ikus ditzakezuela, eta ez nintzen hori ezkutatzen saiatu. Ez pentsa atzo “amonamantangorri” izenean idaztea txantxetan egin nuenik, probokazio moduan baizik, idazten diren hainbat gauza ontzat ematen badira, hau ere maila berdintsukoa iruditzen bait zait. Baina nire iritzia hau izan arren, nik ez dut ZuZeu kudeatzen, beraz obedituko dizuet eta ez dut berriz egingo.

    Oharra: Halere, askotan gertatzen da, nahi gabe izanda ere, izen berarekin sinatzea pertsona ezberdinek.