Sortu ala ez sortu

  1. Asteazkena 9: Rufi Etxeberriak alderdia erregistratuko du Madrilen. Eskabide inprimakia bete beharko du, eta notario batek sinaturiko akta aurkeztu beharko du. Ondoren, Alex Maskey Sinn Feineko kideak, y Bill Bowring abokatuak parte hartuko duten ekitaldian Sortu aurkeztuko dute.
  2. Otsailaren erdialdean Brian Currin buru duen Nazioarteko bitartekari taldearen bisita espero da, ETA-ren su-etenaren egiaztatzeari buruzko balorazioa egiteko.
  3. Hilaren 19an Bakea eta legalizazioa izenburupean manifestazio nazionala egingo da Bilbon alderdia berriaren legalizazioa eskatzeko
  4. Espainiako Gobernuak epaitegietara jo gabe, Barne Ministerioak dauka alderdia legeztatzeko edo errefusatzeko zeregina berez. Rufi Etxeberriak alderdia inskribatuko duenetik 20 eguneko epea izango luke berez ez-zilegitasun zantzuak ikusiz gero fiskaltzari jakinarazteko. Baina Alfredo Perez Rubalcabak dagoeneko aurreratu du Barne Ministerioak Estatuko fiskaltzaren esku utziko duela. Berez, Barne Ministerioak eragozpenik jarriko ez balu, Etxeberriak alderdi berria erregistratu eta 20 egunean legezko alderdi izango litzateke. EHAKren kasuan adibidez, Barne Ministerioak berak onartu zuen alderdiaren erregistroa Auzitegietatik pasatu gabe.        
  5. Barne Ministerioak legez kontrako zantzuak ikusiko balitu, txostena Estatuko fiskaltzaren esku utzi beharko luke. Eta dagoeneko Rubalcabak aurreratu duenez, hala egingo du.  Estatuko Fiskaltzak estatutuetan legearen kontrako zantzurik ikusiko ez balu, txostena Barne Ministeriora itzuliko litzateke.       
  6. Estatuko Fiskaltzak legearen kontrako zantzuak ikusiko balitu, Auzitegiak esku hartuko luke, Auzitegi Goreneko 61. salan aurkeztuko du inpugnazioa.
  7. Auzitegi Gorenean, inpugnazioak jakinarazi eta alegaziorik balego bost eguneko epean horiek aurkeztu ostean, auzi saio bat egingo litzateke, eta bertan erabaki.
  8.  Alderdi berria udal eta foru hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko alderdi berria apirilaren hasierarako legeztatuta egon beharko luke. Baina tramiteak luza litezke.
  9. Apirilaren 13tik 18ra bitartean aurkeztuko dira hautagaitza zerrendak, eta hilaren 20an egingo dira publiko. Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak inpugnatu egin ditzakete zerrenda horiek, eta Auzitegi Gorenari eskatu baliogabetzeko. Apirilaren 25ean aurkeztuko dira hauteskundeen parte hartuko duten zerrenda definitiboak.
  10. Maiatzaren 22an udal eta foru hauteskundeak izango dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Sortu alderdi berriaren logoa

Irudia | Sortu alderdi berriaren logoa | Sortu | LGPL

Zer duzu buruan “Sortu ala ez sortu”-ri buruz