Saria

images4.jpg
Gaur arratsaldean jakin dugu albistea:GOURMAND WORLD COOKBOOK AWARDS 2006 saria eman diote David de Jorge eta biok idatzitako PORCA MEMORIA liburuari, RBA argitaletxean dagoenari. Gaztelaniaz idatzitako literatura gastronomikoaren alorrean, 2006an argitaratutako onena iritzi diote. Guztira, hizkuntza guztietan argitaratutako 5.000 liburu aztertu omen dituzte. Datorren urteko apirilean Beijing-en, Txinan, lehiatuko omen da gure liburua gainerako hizkuntzetakoekin, 2006an munduko liburu onenaren sarirako. Uste dut gala afarira eramango gaituztela.(Bai hobe!). Pozteko modukoa da albistea, batez ere geuk ez dugulako deus egin aipamen hori egin diezaguten, eta Robuchon, GuerĂ¡rd, Bourdein eta halakoek ere irabazi izan dutelako gure sari berori… Egia esan, behin gaztelaniaz idazten jarri ginelarik, best-seller ikaragarri bat idatzi nahi izan genuen, kar, kar, kar… Lastima orain arte inor ez konturatu izana!

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Saria”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude