Sarean ligatzeko 4 tresna eraginkor

Norberak badu bere sexapila. Denok dugu, alajaina! Horregatik jartzen dugu mila legoako begirada igogailuko ispiluari begiratzean. Horretxegatik hautatu duzu abatar hori bestearen ordez eta horretxegatik zaude “hain eder” ilunabarra atzean eta muturtxoak jartzen Facebookeko argazki bildumako udako erretratuetan. Selfien erresuma bihurtu dira sare sozialak, eta instagrama darabilte egungo gaztetxoek, beste ezein sare baino gehiago (Whatsapp alde batera utzita, noski). Edo hori irakurri nion Luistxori behin. Nik ligatzeko 4 tresna ekarriko dizkizut, itxurak utzi eta harira joateko. Noan bada!

Sarean ligatzeko 4 tresna eraginkor

1- KaixoMaitia.com

2009an sortu zen euskaldunon harremanetarako webgunea: KaixoMaitia.com. Bertan, aurrez erregistratuta, Euskal Herriko eta diasporako jendearekin harremanetan jar zaitezke, lagun harremanetik hasi eta bikote edo hirukote harremanak topatzeraino. Esan liteke Iñigo Arandia jaunak sustatu eta eraikitako webgune hay, Meetic eta eDarling angloxasoien euskal homologoa dela. Probatu eta ea bikotea topatzen duzuen!

2- Tinder

Mugikorrerako aplikazio honek geolokalizazioa darabil. Jaitsi, instalatu eta erregistratu ostean, zure inguruan aplikazio bera darabilen jendearen argazkiak aterako zaizkizu eta gustuko dituzun ala ez adierazi dezakezu argazkiok atzamarraz alde batera edo bestera mugitze hutsarekin. Pertsona haiei abixua iritsiko zaie eta, erakarpena aldebikoa bada, elkar txateatu ahal izango duzue. Ideia ona, ala? Zuk erabakitzen duzu nork idatzi diezazuken eta nork ez.

3- Happn

Inoiz pentsatu al duzu, “Nor zen gurutzatu dudan mutil eder eta interesgarri hori?”, ala “Nor da kafetegian goizean nire parean zegoen neskatxa ilegorria?”. Bada, aplikazio honek zurekin gurutzatu diren pertsonen profilak erakusten dizkizu, haiek ezagutzeko bigarren aukera desiratu hori emanaz. Gustuko botoia sakatu eta berak ere gustuko bazaitu, elkar txateatu dezakezue. Edo sinpleki, zurekin gurutzatzen denean abixua jasoko duzu. Teknologiak lagun zaitzake, baina dena bizitza errealean hasten da 😉

4- ZuZeu

Beno, eh… Ba hori, artikulu interesgarriak idazten badituzu eta kazetari gazte prestuek erakartzen bazaituzte, zer leku hobea ZuZeu baino, ligatzeko? Orreagako estatalisten iruzkinak baino askoz gehiago maite ditugu amodio iruzkinak, edo keinuak… Jakizue gainera kazetari asko soltero gaudela. Eskaparate bikaina da euskaldunon albistari horizontala, kasu! Egin zaitez zuzeulari!

Sarean ligatzeko 4 tresna eraginkor

Bandorik gabeko gerrak ditut maite