San Pedro eguna Lekeition

Beste hainbat lekutan bezala, San Pedro eguna ospatzen da bihar Lekeition, bertako arrantzaleen patroi eta zaindariaren eguna, hain zuzen. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira ekainaren 28 eta uztailaren 1a bitartean.

Hala ere, egun handia bihar izango da. Beste hainbat ekintzen artean, hain ohikoak izandako ohiturak berpiztuko dira. “dei eittekuak” dira horen adibide argia, arrantzaleen iratzargailua ziren emakumeei deitzen zitzaien horrela. Etxerik etxe, atez ate, joaten ziren arrantzale bakoitzaren izena abesti baten bidez ozen esanez goizaldeko orduetan horiek esnatzeko. Bihar goizeko zazpietan berpiztuko da ohitura hori. Eta 10:30 inguruan, aldiz, Kaxarranka dantza izango da ikusgai.

Egun eder batez gozatzeko aukera paregabea.

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara