“Quechua, Decathlon, berdin da!”

img_28901Jalgi hadi garaipenera” dinamikaren barruan, urtean zehar hainbat ekimen egin dira Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira. Oraindik apirilean gaude, eta urte erdi luze geratzen zaigu oraindikan gure herriaren historiaren inguruko ekimenetan parte hartzeko.

Gazte Martxa izan da dinamika horren barruan, orain arte egindako ekimen poteenteena. Apirilaren 6tik 8ra bi mila gazte inguru izan ginen Saratik Lesakarako bidea egin genuenok. Aldapa gora, aldapa behera, elkartasunaren adibide argia izan zen berriz ere aurtengo gazte martxa.

Ugariak izan ziren Saran, zein Lesakan disfrutatzeko aukera izan genituen hitzaldi, dantza, joku eta kontzertuak. Ezin nituzke orain hatzekin kontatu ezagututako pertsonak; ezta bizitako momentuak ere.

Nor ez da oroitzen Lesakan kanping dendara joateko zeharkatu behareeko lohiezko piszina hura? Nor ez zen galdu hainbeste denda berdinen artean? Eta, gauean, nork ez zuen bost harritzar sorbaldan eta ipurdi aldean lo ezinean zegoela aldameneko zein urrutiko dendetako lagunekin hitz egin?

Nor ez zen kanping denda egin zuenaren familia osoan oroitu Lesakan euria gogoz egiten zuen bitartean kanping denda bera montatzen zuen bitartean? Ba egia esan, hori ez da nire kasua, nire denda “quechua 2seconds” berde horietakoa bait zen. Ez bakarrik nirea, beste askoren dendak ere, gehienak nire ustez, “quechua 2seconds” ziren; eta “2 seconds” horietako ez baldin bazen, “quechua”koa zihur!

“Quechua”-koak ziren berotzen gintuzten koloretako polar gehienak. Eta ez bakarrik polarrak; mendiko botak, treckiñeko botak, galtzak, motxilak, …

Horrela, normala da, lehenengo gauean lokartzen azkenetarikoak izan ziren batzuren kantuak: “Quechua, Decathlon, berdin da!!”.

Aurtengo Gazte Martxa Decathloneko eskaparatearen antza izanik, datorren gazte martxetara begira, kirol saltoki haundi hauen dirulaguntza jasoko al du Gazte Martxak?

Kazetaritza ikasten dabilen Barañaindarra.

2 pentsamendu ““Quechua, Decathlon, berdin da!””-ri buruz