Puellesen familia “Non Grata” denean

Atzo Eduardo Puelles polizia arduradunaren familiak larunbateko manifestaldian parte hartu zuten guztiak, alderdiak eta ordezkariak eurentzat “pertsona non grata” direla adierazi zuen. Aldi berean parte hartu zutenek eurekiko jarrera berdina izatea eskatu zuten. Bada! Ez dakit nerbio kontua zen (azken finean Josune Ariztondo jeltzalea kontzentrazioan zegoen) edo gauzak adierazteko gaitasun eza, baina esandakoak ordainduko dituela uste dut.

Bihoa nire aldetik bere nahiak betetzeko disposizio osoa. Manifestaldian parte hartu nuenez eta berak hartutako jarrera berdina hartzea nahi duenez niretzat ere eurak “pertsona non grata” dira hemendik aurrera. Eta norbaitek biktima guztien eskubideka errespetatu behar direla dioenean argi eta garbi esango dut Eduardo Puellesen familiarenak ezik, jendartearen gehiengoak “non grata” izendatzea nahi zutela.

Biktimak, ETA, non grata, puelles

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude