Publikorik bai ote?

80ko hamarkadan gertatu bezala, duela urte gutxi euskarazko film uholde berri bat agertu zen eta harekin, euskal zinemagintza industria sortzeko esperantza.

Beste herrialde batzuetara inbidiaz begiratu dugu beti eta beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, ikus-entzunezkoen sektorean, atzerriko ereduak gurera ekarri eta industria zinematografiko propioa sortzeko gogoa zabaldu zen.

Baina urtean euskarazko hainbat produkzio eginda ere, egongo litzateke horiek kontsumitzeko beste ikus-entzule?

Zenbat pertsonak ikusiko lituzkete film hauek?

Krisi ekonomikoa jartzen da euskarazko ekoizpenaren jaitsieraren arrazoi nagusitzat, eta hori da zalantzarik gabe arrazoi nagusienetako bat, nagusiena ez bada. Baina jendeari interesatzen ez zaion produktu bat eskaintzen badiozu… Belaunaldi berriek euskarazko zinemarekiko jarrera aldatzen ez badugu, ez krisi bati, askori egin beharko diegu aurre etorkizunean.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren ‘Loreak errepidean’ filmaren errodajea

IZAN ALA EZ IZAN