PSOE euskaraz futitzen da!

Idoia Mendiak Radio Euskadin egindako adierazpenek lehenago ere argi utzia zuten. Gauza jakina da PSOEri euskarak futitzen diola. Beren eskuzabaltasunean ez baitira gai parte hartzerako sortu duten webgunea zuzen itzultzeko ere. MiPSOE.es izena du gardentasunaren izenean sortu duten tresnak.


Ongi eginen lukete Mendia, Itxaso, Arriola eta enparauek, euren eskuzabaltasun mugagabekoan, webgune honi errepaso eder bat emango baliote. Ikus beheko irudia:
PSOE futitzen du euskarak!

Alderdi “serio” batek onartu al dezake halako labankadarik hizkuntzari? Begira ezazue zer esan nahi zuten. Hona webgune originala, gaztelaniaz.

PSOE futitzen du euskarak!

Galdera luzatzen diot Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiari. Hau ote da zuretzat eskuzabaltasuna? Euskaldunontzako pribilegio edo faborea ote zuen webgune txatxu eta zentzugabeko hori “euskaratuta” egotea. Arren utzi zazue espainol hutsez, gardentasunaren izenean.