PSEko agintari euskaldunen kanpaina euskararen aurka

pse1Azken asteetan, PSEko agintari euskaldunak, Idoia Mendia, Denis Itxaso eta Andoni Unzalu, bai eta alderdi horretako gazteak ere hainbeste salatu duten jarrera batean daude murgilduta, ondo antolatutako kanpaina baten barruan: euskara politikoki erabiltzea. Baina ez hizkuntzaren onerako, hain zuzen ere.

Hona hemen titular batzuk:

1.- Idoia Mendiaren arabera, euskaldunak esker oneko azaldu beharko genuke erdaldunen «eskuzabaltasunarekin».

Gaizto Idoia, bai baitaki hemen erdalduntzea nola lortu den.

2.- PSEko Andoni Unzaluren arabera, euskara hitz egiteko eskubidea bakarrik bakardadean omen dugu.

Gaztelaniaz gauza bera pentsatzen al du? Orduan, zergatik ez du esaten?

3.- Elebidunak ez omen gara erdal hiztunak PSE alderdiko Idoia Mendiarentzat.

Bere alderdian, aurreko legegintzaldian, izan dituen unibertsitateko irakasleek azaldu beharko liokete zer den hizkuntza inposaketa, diglosia, elebitasuna eta hizkuntza ahalmena. Alegia, elebidunak euskaldunak ere ez garela.

4.- Los enemigos para el euskera son el PNV y EH Bildu.

Acebesek gauza bera esan zuen Egunkaria itxi zutenean. Egunkaria euskararen etsaia zela.

5.- El PSE ve “caracter totalitario” en Bildu al exigir euskera a los concejales. Denis Itxaso dice, por su parte, que el euskera “no necesita de instituciones que hagan propuestas que marginan a los no euskaldunes”

Ados, baina euskaraz ezin eginak ez ditu euskaldunak de facto marjinatzen? Acebesen adibide bera baliatu nahi nuke hemen.

Beste asko bildu ditzakezue, egunkarietan dituzue eta.

Beraz, euskaldun izanda, PSEko gehiengo erdalduna euskal mundura hurbiltzeko akuilu izan beharrean, beraiek dira galga eta euskara arrotz izaten jarraitzeko aitzakia.

Ezin imajinatzen ahal dut zein den arrazoia, baina, hala jokatuta, PPri botoak kentzea izan daiteke asmo bakarra. Imajinatzen al dituzue gaztelaniaz gauza horiexek berak esaten? Hau al da zentroko jarrera bakezale eta orekatua?

Jaun/andre salbatzaile horiek, mesedez: utzi hizkuntza bakean, ez ezazue erabili zuen helburu politikoetarako, eramazue debatea beste arlo batzuetara, eta euskara politizatzen ari zareten bezala, ea gaztelaniarekin ere gauza bera egiteko ausardia duzuen. Hizkuntza komunikazioa da, ukatu nahi diguzuen hori. Eta ez tresna politiko bat. Egin euskaraz, eman eta zabal!

3 pentsamendu “PSEko agintari euskaldunen kanpaina euskararen aurka”-ri buruz

  • Kruz Lezeta 2015-04-16 08:34

    Katalunian ez ziran ausartuko.

  • Zergatik hain ezberdinak Kataluniako eta Euskalherriko sozialistak?

  • Kruz Lezeta 2015-04-16 15:16

    Hizkuntza ezagutzea da giltzarria. Tamalez, haien artean ere, dakitenek halakoak esanda, jai!