“Presoak Euzkadira!” EAJren aldarrikapena?

Mundakan aurkitutako pintadak- O.Aranzabal
Mundakan aurkitutako pintadak- O.Aranzabal

Abertzaleen krisia dela eta ez dela, sekulako eztabaida piztu da Euskal Herrian. ETAren jarduna aitzakiatzat hartuta, alderdi nazionalista espainolek (PSOE eta PP), deslegitimazio prozesu sakon bat jarri dute martxan kontrolatzen dituzten hedabideen bitartez. Haien helburua hainbeste aldiz oihukatu duten sasi-aldaketa hori benetako aldaketa soziologiko bihurtzea da. Baina orain arte ez dute lortu, identitate arazoaren ondorio baitira gatazka politiko zein armatua, eta noski hori euskal gizarteak ez du ahazten. Arazoa da, ea etorkizuneko belaunaldiek ahantziko duten ala ez. Horretan datza orain abertzaleen kezka.

Esparru abertzalean lidergoa EAJk du (oraingoz), Sabino Aranak sortu zuen alderdi independentistak. Hala ere, jada hainbeste ├▒abardura aurki daitezke alderdi honen diskurtsoan, ezen ezin baita jakin benetan zer den. Eurek ba al dakite zer diren? Euskal gizartearen gehiengo abertzaleak ez du ulertzen nola egon daitezkeen alderdi berean J.J Imaz eta J.J Ibarretxe. Ezin du ulertu EAJk duen konplexua independentzia aldarrikatzerako orduan; batzutan badirudi alderdi erregionalista bihurtu dela. Ez dakit “pendulo patriotico” delakoa izango da… edo gripe A…

Larunbatean Mundakara joan nintzen familiarekin, eta hondartzara nindoala hor goiko argazkian agertzen den pintada hori aurkitu nuen. Harritu ninduen, bai. Eta pentsatu nuen “PNVko gazteak euskal presoen aldeko aldarrikapenak egiten… ├▒o zelako nahasmasa daukadan buruan.” Izan ere, Gipuzkoan behintzat ez dut halakorik sekula ikusi, sekula ere ez. Orduan zer, EGIko gazteak inor baino independentistagoak dira, baina EBBra salto egitean apaldu eta erregionalista bihurtzen dira. Edo hori, edo horrelako jeltzaleak ez dira sekula “kupulara” iristen. Argi dut behintzat Eusko Alderdi Jeltzalea bide okerretik doala, jada ikusi da nondik eta noiz lortzen dituen boto gehien, esparru abertzaletik datozkio botoak. Behingoz konplexuak kendu eta independentziaren aldeko politika egin beharko luke, ETAk ondorio izaten jarraitzen duela onartuz eta bere aldarrikapenak lasai eginaz. Bestela garbi dago berandu baino laster indarra galduko duela euskal gizartean.

Ezker abertzaleak lortu dezake lidergoa EAJren kaltetan. Baina horretarako, ETA da arazoa. ETAren jardunak jarraitzen duen artean, ezker abertzaleak ezingo du gehiengo bat lortu Euskal Herrian. Hor dago HBren erronka; euskaldunok aitortu diogun botere hori, ezkertiar abertzaleak gidatzeko potentzial hori lehenbailehen erabili behar du. Bestela akabo. Nork pentsatzen du orain estatu espainiarrak negoziazio prozesu bat jarriko duela martxan? Nork? Zaila da konponbidea, baina erreflexio sakon bat egin ondoren aurkituko dutenaren esperantza dut. Ea udazkenean ematen den konponbide horretara iristeko lehen urratsa.

EGIk eginiko pintadak - Oier Aranzabal
EGIk eginiko pintadak - Oier Aranzabal
Bizkaia, EAJ, EGI, Euskal Herria, Euzkadira, HB, independentzia, iritzia, Mundaka, PNV, politika, presoak
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude