Preso politikoen argazkiak ikusi ditut kalean

Pesoen argazkiak kalean
Pesoen argazkiak kalean

Balkoietatik, kaleetatik eta tabernetatik preso politikoen argazkiak desagertarazten saiatu dira. Hamaika alditan sartu da Ertzaintza lokal eta etxe pribatuetara argazkiak kentzera. Ez dira bi, paparrean pegatina bat eramateagatik gaua itzalean pasatutakoak.  Batek baino gehiagok bistatu beharko du Audiencia Nacionala presoen argazkien afera dela medio.  Presoen aldeko ekimenetan parte hartzeagatik polizia desberdinek jipoitutako multzokada bat lagun dabil kalean. Gaurko prentsak EUDEL eta Barne Sailaren arteko itunaren berri eman digu, argazkiak debekatze aldera aurrerapauso eraginkorra izango delakoan.

Ba nik presoen argazkiak ikusten darrait. Kalean begira dauzkat, tabernetan, pegatina eta afitxa ugaritan topatu ditzakegu. Ez naiz ni sekula baino gehiago daudela esango duena, baina hor daude.

Gaur kalean nembilela, Urko ikusi dut, farrez, Korrikako petoa jantzita, beste preso baten argazkia eskutan zuela ateratako erretratu batean.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

2 pentsamendu “Preso politikoen argazkiak ikusi ditut kalean”-ri buruz