PP eta PSEren eztei-bidaia

by suchitra prints, Flicrk
by suchitra prints, Flicrk

Harreman serioa da bi alderdien artekoa, 2011ra begira etorkizuneko planak egiten hasi dira jada. Ondo funtzinatzen duen aliantza estrategikoa da bi alderdien artekoa, Pastorren hitzetan. Gutxik egingo zuten, EAEko mugetatik at txakurra eta katua bezala eramaten diren bi alderdien arteko itunarengatik apustu. Baina gutxi horiek asmatuko lukete.

Itun eta tranpen bitartez lehendakaritza lortu dutenetik geldiezina baitirudi bien artekoak. Pastorrek argi utzi du hau ez dela berotualdi bat, harreman serioa baizik. Eta zinez hala dirudi. Gainera bi alderdi horien harremana ona izatea gizartearentzat onuragarria dela ondorioztatu dute. Konklusioa gizartean egiaztatu dutenik ez dirudi, baina datozen hauteskundeetan ikusi ahal izango dute hori.

Gustura dabiltza, eskutik emanda, “ETAren aurkako borrokan”. Horixe baita batzen dituen arrazoi nagusia. Borroka horretan guztiak balio duela pentsatzeak, hain zuzen ere. Baita abertzaletasunare aurka egiteak ere. Basagoitik “eskolta dutenen iraultza” gisa definitu zuen akordioa.

Izen ospetsua ere ipini zioten itunari: Euskal gizartearen mesedetan eginiko aldaketa demokratikoa. Baina hilabeteotan ikusi dugu zein den inporta zaien euskal gizartearen zatia. Alderdikerietan ibili zale direla ikusi dugu. Eta aldaketa hori euskal abertzaletasunaren aurkako ekimena baizik ez dela.

Harreman egonkorra dirudi bi hauen artekoak, etorkizunerako planak egin dituzte. Hirugarrenik ez al da azalduko bietako bat limurtzera proposamen interesgarriagoren batekin? Badaezpada ere hobe dute ondasunen banaketa lehenbailehen egin.