Pernandoren Aberria

Pernandoren Aberria

GabonZar feria egunez urtero ospatzen dugun lagunarteko bazkarian eduki nuen estraineko libuaren berri, lehen aipamena.

ETAko kideak, inozo bezala agertzen dira nobela honetan esan zuen mahaikide batek, harridura eta amorrazio light moduko batekin, begiak zabal-zabal eginda, besoak aurrekaldera, eskuak ere zabal-­zabal, zerbait besarkatzeko bezala, resignazio puntu batekin. Protesta handirik gabe; kexatuz baina oso era gutxieneko baten. Hain izan zen motela, lotsati modukoa azalpen hura, esango nuke erreseteatzen hasia dela nire lagun hori ere.

Ni, XX. mendean erreseatuta, beste bakarrenbat erreseatu beharrik gabekoa, besteak jan edanean, epel, axolagabe, hor geratu zen gauza, erantzun zuzenik gabe.

Harrezkero, makina bat bazterretan entzun dut liburuaren berri eta azkenean erostea erabaki nuen. Donostian. Liburu dendako arduradunari berehala antzeman nion ze hankatan zuen errena, barruko kamiseta beltza, kuadrodun alkandora galtzen gainetik jantzita, bizarra, belarritxiku bakarra ezkerreko belarrian.

-Kaixo. -­Kaixo. -­Zorioneko Patria izenburuko liburua? Baietz, hau ere resignazio bezalako aurpegia jarriz, beste bat esaten bezala. Ea irakurria zuen galdetu nion –malezia apurtxo batez– eta ezetz. Hasia zela irakurtzen baina ezin izan zuela jarraitu hainbeste topiko, topikazo barnean, jasanezinezkoa egin zitzaiola eta abar. Ba ni prest nengoela ahalegintxo bat egiteko eta saltzeko ale bat faborez.

Entzun-irakurri izan dut Fernando Aramburi buruz, urteetan Alemanian bizi izan dela, eta Euskal Herriko ikuspegia galdua duela edo, eta liburuan agertzen den errealitatea ez dela zuzena. Oso partziala dela. Aranburu berak aitortu du, ETAren biktimen aldeko bezala idatzi duela eta postETA era honetako relatoari aportaziotzat hartzen duela. PPko Alonsori entzun diot telebistan, gogorra egin zitzaiola liburua irakurtzea.

Nire iritzi apalean, aportazio interesgarria da azken urteotan Euskal Herrian izan dugun egoera azaltzeko. Euskal Herriko era berri honetan, ongietorritzat dut. Liburuak hartu duen arrakasta, gero eta handiagoa, ez da txantxetakoa. Eta euskal herritarren artean bakarrik ez, kanpoko jendea ere auskalo nolako debozioz irakurtzen ari omen den, urte mordotan ze demontre gertatzen zitzaigun euskaldunoi ulertu ezinik edo, behingoz euskal gizarteari buruzko beste ikus puntu batetik edo gertaratuko balira bezala.

Bertan agertzen diren pertsonaiak, ama biak batez ere, zalantza izpirik gabe guretartekoak dira. Nik ezin ukatu. Nola uztartu dituen egoeraren trajedia izugarria, komiko puntu batekin, eskertzekoa da, naiz eta jende askokalde baten eta bestean –nire susmoa da-­ begi honez ez ikusi. Gorkaren ezkontzaren egunekoa, hunkigarria.

Iruditzen zait oso aspaldiko kontuez arituko balitz bezala; baina gatazka honen ondorioak, bai alde batean eta bai bestean, ez dira oraindik bere onera etorri, era finean esanda; Hildakoen senideak batetik, eta presoak bestetik, politika alde batera utziz. Ez dakit relatoaren asuntoan, akordioa posible izango den; epe motzean ezinezkotzat jotzen dut. Ta ertainean ere, egon poliki.

Baina bide onean goaz. Datorren urteko GabonZar ferirako gustatuko litzaidake presoen egoera bideratuta, ETA iraganeko gauza izango balitz, eta akaso, liburu dendako arduradunak liburua bukatua izango balu, nahiz eta berak oraindik aitortu ez.

Pernandoren Aberria  Aberria  Aberria
aberria, ETA, fernando aramburu, Patria, Pernandoren Aberria

8 pentsamendu “Pernandoren Aberria”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude