Pello Sarasola hil egin da

Pello Sarasola hil egin da

Minbizi batek jota, Pello Sarasola hil egin da.

1964.urtean Hernanin jaioa, Euskal Telebistako zuzendari izan zen Maite Iturbe EITBko Zuzendari nagusi izendatu zuten garaian. Ordurako gaixorik zegoen Sarasola, eta ezin  izango zela lanean hasi pentsatu zen, baina hasi, hasi zen, gaixotasunak apartatu zuen arte. Ondoren Maite Iturbek berak hartu zuen lan hori, harik eta Edu Barinaga izendatu zuen arte ETBko zuzendari.

Telebistagintzan eskarmentu handiko gizona izan da Pello Sarasola, ETBko audientzietako teknikari bezala hasi baitzen lanean 1989. urtean. Harrez gero ETBko Programazio Zuzendari izan zen Madrilera joan zen arte Antena3 gidatzera. Kate horren goitik beherako eraberritzea gidatu zuen, besteak beste.

Patxi Lópezen garaiko EITBko Zuzendari Nagusi Alberto Suriok deituta itzuli zen 2011. urtean, Edukietako Zuzendari izendatu baitzuen Julio Pavón eztabaidatuaren lekuan.

 

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.