Patxi boom.

Korrika hasi bezperan aukeratu zuten Francisco, Patxi lagunentzat, josu lagunentzat. Ez da nahastu behar Euskaltelekoek garrasika bilatzen zuten harekin, ezta, fumata oso beltz baten ostean, non ehun mila bozkatik gora erre ziren demokraziaren sutan (eta horrek kriston ke tzarra ateratzen du), Lehendakaritzara heldu zen Patxi Lo-rekin.

Ezin ukatu, baina, azken aldian izena modan ez dagoenik, Patxi boomak bizi gaitu, eta ziur aski, cellebrityek, hemendik aurrera, euren seme alabentzat leku izenak edo deitura estranbotikoak aukeratu beharrean, Francisco tente potente hori jarriko dietela, gurean, lur honetan apalik, Patxi dena. Badaude, noski, izenaren detraktoreak ere, gogoraraziko digutenak izan zela beste Francisco ezagun bat, Elizarekin harreman estua izan zuena, aukeratu berri duten Aita Santuak Videlarekin bezala. Baina hori fede txarrez aritzea da, alditxartuta, deabrukeriak, azken finean, homosexualitatea bezala. Ze, eta jokatu dezagun zintzotasunez, are, gizalegez,nork ez du noizbait diktadura bat babestu?

MARTITZENA 13