Oskar De Marcos 20 urteko mediapunta fitxatu du Athletic-ek

Mikel Arteta Evertoneko izarra - wonker cc
Mikel Arteta Evertoneko izarra - wonker cc

Alaves taldeko perletako bat omen da De Marcos (Laguardia 1989);  aurten igo zen bigarren mailara, eta oso gaztea izan arren, 20 partidu jokatu eta bost gol sartu ditu zilarrezko ligan. Euskal Herriko gazte onenei ez die nahi ihes egiten utzi Athletic-ek, iraganean egindako akatsak zuzendu behar direla konturatu da Joaquin Caparros entrenatzailea.

Ezin diezaiekete Mendieta, Arteta edo eta Xabi Alonso bezalako jokalariei “hola ta hola” joaten utzi. Euskal jokalari onenak etxean geratu behar direla argi adierazi du Utrerako teknikoak. Bide Horretatik uler daiteke De Marcosen fitxaketa, Herreraren hutsegitearen partxe bezala erabilki dutena. Orain ikustea soilik ez da geratzen, funtzionatuko ote du lehen mailan? Haziko al da? Benetan dioten bezain ona al da?

Erantzunak aireak daramatza…

UEFAz gozatzeko EiTB

Athletic-en aabentura europarraren hasiera Euskal Telebistan ikusi ahalko da. Bertan ikusi ahal izango da hurrengo denboraldiko Athletic lehen aldiz; aldaketa asko dituen taldea.

Alaves, Athletic, bilbao, De Marcos, eitb, etb, Euskal Herria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude