Ormaiztegiko San Andres Jaietan…

Hasiak dira jada aurtengo Ormaiztegiko San Andres Jaiak. Festetako bigarren asteburua ospatuko da datorren azaroaren 28 eta 29an, ekintza ugari antolatu direlarik egun hauetarako.

Lehenik, Umeen Danborrada dugu azaroaren 28an, larunbata, goizeko 12:00etan hasita herriko kaleak pozez zeharkatuko dituzte gaztetxoenek. Museoak bere aldetik ere bertan parte hartuko du, parte hartuko duten bi gaztetxo museoan ditugun Zumalakarregi jeneral karlista eta bere laguntzailearen  jantziak jantzita aterako baitira. Gogoratu egun honetan ospatuko dela Disfraz eguna ere, beraz, animatu eta gerturatu Ormaiztegira berteko koadrilen mozorro original eta berritzaileak ezagutzera!.

Egun bereko arratsaldeko 17:30etan hasi eta 19:00ak bitartean, Ekin bidaiari! tailerra gauzatuko dugu museoan bertan (Familientzako Tailerren programaren barruan), non partehartzaileek garai bateko zein gaurko bidaien nondik norakoak ezagutuko dituzten.

Honez gainera, San Andres jaietako asteburuetan doako bisitaldi gidatuak eskainiko ditugu Zumalakarregi Museoan, azaroaren 21 eta 22an, baita azaroaren 28 eta 29an. Eguerdiko 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz.

Festetako egitarauarekin jarraituz, Igande goizean XII.Odolki Osagaien Azoka zein Lehiaketa izango dira herriko plazan. Gauez aldiz, Helduan Danborrada ospatuko da Ormaiztegin, 23:00etatik aurrera. Urte batzuk pasa dira azkenekoz antolatu zenetik eta aurtengoan jendea animatzea lortu dute antolatzaileek. Seguru primerako giroa sortzen dutela!.

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.