Orioko taldekako 3. bertsolari txapelketa

Martxan da Orioko 3. Taldekako Bertsolari Txapelketa. Larunbatean jokatuko da eta egunean zehar hiru saio izango dira. Eguerdiko hamabitan Kolon Txiki tabernan eta arratsaldeko seietan Errusta tabernan, finalerdiak jokatuko dira eta hemendik garaile ateratzen diren bi taldeek finala jokatuko dute gaueko hamaiketan Kalakari tabernan. Gonbidatuta zaudete!

bertsolariakkartela