Oh la France!

images.jpeg
Istorio polita edukiko dute gaur Frantziako eskola guztietan: Errepublikako Presidentearen aginduz, irakasleek Guy Môquet izeneko gaztetxo baten azken gutuna irakurri beharko dute ikasleen aitzinean. Guy Môquet komunista baten semea izan zen, ekintzailea bera ere, eta fusilatua izan zen, beste 26 lagunekin batera, Erresistentziakoa izateagatik. Hark familiari idatzitako gutuna da eskola guztietan legez irakurri beharrekoa, gutun benetan hunkigarria 17 urte t’erdi baitzituen mutikoak munduari agur esan behar izan zionean. (Hemen daude haren historia eta gutuna frantsesez eta hemen espainolez, nahi duenarentzat). Irakasleen dilema, ordea, ez da txantxetakoa izango: nor arraio da Frantziako Errepublikako Presidentea eurak halako ezer egitera behartzeko? Non dago Eskola Publiko Frantziarraren independentzia? Zein kristo dela uste du Sarkozyk? Môquet-en gutunari zoragarria iritzita ere, ez al da hau guztia propaganda politikoa Sarkozy beraren mesederako?…

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude