“Nork ordainduko du Amaiurren kartelen garbiketa?”

Udal hauteskundeak galdu zituenetik, Lazkaoko EAJ erresuminduta dabil; izan ere, etxeetara banatu duten Zurekin LAZKAO aldizkarian adierazten dutenez, “azken hauteskunde kanpainan Amaiur koalizioak gogoa emanda bezala erabili zituen herriko fatxada eta farolak euren kartelak jartzeko, ezker abertzaleak egin ohi duen bezala”, eta orain herriaren garbiketa nork ordainduko duen galdetzen diote Bilduri. Lazkaon ez ezik, Euskal Herri osoan gauza bera gertatzen ari da.

30 urte baino gehiagoren ostean, EAJk Lazkaoko alkatetza utzi behar izan dio Bilduri. Sei hilabete pasa dira dagoeneko,eta jeltzaleek ezker abertzalearen gelditasuna salatzeko aprobetxatu dute. Kexa horien artean, Amaiurren kartelen arazoa dago.

“Horrelaxe erakutsi dute lazkaotarrekiko duten errespetua. Kartelak jartzeko prestatzen diren euskarrietan ez al dira kabitzen? Guk zera jakin nahi dugu: paretak eta farolak Udalak garbituko al ditu? Hala bada, zein dirurekin? Gutxi balitz ere, zergatik ordaindu behar dugu lazkaotarrok. (…) Hori al da gure gizartean Bilduk eta Amaiurrek ezarri nahi duten eredu ekologikoa?”.

Baina Lazkaoko kasu hau Euskal Herriko edozein puntutara eraman genezake, kartelak nonahi ikusi baititugu (eta oraindik ere, toki askotan bere horretan jarraitzen dute): errepide bazterretan, hesietan, faroletan, hormetan… Zer gertatuko litzateke alderdi guztiek gauza bera egin izan balute? Imajina ezazue zer itxura hartuko luketen gure herri eta hiriek eta zenbat zabor sortuko litzatekeen.

UDAZKEN KOLOREAK

40 pentsamendu ““Nork ordainduko du Amaiurren kartelen garbiketa?””-ri buruz

  • “Zer gertatuko litzateke alderdi guztiek gauza bera egin izan balute? paretak eta farolak Udalak garbituko al ditu? Hala bada, zein dirurekin?”

    Beste kezka batzuk etortzen zaizkit niri burura:
    -Zer gertatuko litzateke Amaiur ETB, TVE, Tele5, irratietan eta bestelako komunikabideetan beste alderdiak bezala agertu izan balitz?
    -Nork ordaintzen du ETB, TVE eta bestelako medioak (zeharka, publizitate instituzionala eta konzesioen bidez)? Hiritar guztiok ordaintzen dugu, baina hiritar batzuei ez digute gure iritzia bertan ematen uzten.
    -Zergatik daukate beste alderdiek sedeak, liberatuak, publizitate ballak ordaintzeko dirua…. eta Amaiurrek ez du?
    -Gogoratzen al duzue oraindikan ezker abertzalea ilegala dela?
    -Aurretik komentatu ditudan egoeren aurrean, arazoa da pegatinak jarri direla?
    -Zergatik molestatzen du segun ze kartela edo segun ze pintada? Hau da, hiria grafiti “tontoez” josita dago, eta inork ez ditu ezabatzen. Nire garajeko atean, aribidez, pintada bat dago aspaldi (grafitti bat, tipo baten “sinadura”) baina udalak ez du ezabatzen. Badago truko bat udalak nire garajeko atea margotzeko: “Euskal presoak etxera” dioen pintada egitea. Baietz 48 ordutan udalak margotu!

    “Hori al da gure gizartean Bilduk eta Amaiurrek ezarri nahi duten eredu ekologikoa?”
    Esaldi hau ez dakit norena den, suposatzen dut EAJrena izango dela. Ekologia! Euskal herria zementatzen ari dira! Txikitzen, zulatzen, apurtzen! Eta pegatina batzuk jartzea ekologiaren kontrakoa dela!
    Imagina ezazue oso-oso kutsakorra den enpresa bateko gerentea zera esaten, kontaminazioagatik protestaka dabitzenei buruz “Bai, ekologistak direla diote, baina haiek ere puzkerrak bota eta berotegi efektua eragiten dute: hau da beraien ekologia eredua?”

    Bai, Amaiurreko lagunok hiriak zikindu ditugu. Baina nahiago dugu ez egitea, noizbait gure diruarekin ERE ordaintzen diren komunikabideetan tratu justua ematea erabakitzen baduzue, abisatu. Bitartean, nik behintzat, pegatinak jartzen jarraituko dugu.

  • Darta, ez da ezer pasatzen noizean behin esateagatik “koño, arrazoi duzue, hau ez dugu ondo egin”. Ni Amaiurren boto emaile nauzu, eta ondorioz ilegalizazioaren kontrakoa guztiz, baina ezker abertzaleak bizi duenak ez du justifikatzen hemen salatzen dena; ez du dena justifikatzen. Gainera, sinesgarritasuna irabazteko modu bat litzateke, pegatinak jartzeko kemen berbera erakustea horiek kentzen -eta birziklatzen-. Horrela bi efektu lortuko lirateke: bata, komunikabideetako esklusioa ekimen bisualekin “neutralizatu”, eta inpaktu bisual eta ekologikoa (bai, ekologikoa) gutxitzen konpromisoa erakutsi.

  • Ez dut uste txarto egin dugunik…
    Gure marka ezagutarazteko modu bakarra genuen, komunikabide guztiak itxita.
    Guztiz zilegia da kalea “zikintzea”
    “Pintadak pobreet telebista dira” dio nire etxe ondoan dagoen pintada bat
    Gu telebistan ez agertzeagatik aurreztu duten diruarekin ordain dezatela garbiketa. (Adibidez, ETBko aurrekontuen zati batekin…)

  • Gari Garaialde 2011-12-14 09:58

    Gabonetako kotiloietako kartelak garbitzea ordaintzen duten berek, Zirku Europarraren emanaldiak anuntziaten dituzten kartelak garbitzea ordaintzen dutenek, zorionez herri hontan egiten diren hamaika kontzertu iragartzen dituzten kartelak garbitzea ordaintzen dutenek, zoritxarrez herri hontan egiten diren hamaika manifestazioetarako deia egiten duten kartelak garbitzen dituzten ber-berek…

  • Enplegua sortzen lagundu du Amaiurren pegada masiboak. (Beste astakeria ekologikoak justifikatzeko balio badu…)

  • “astakeria ekologikoa” kar kar kar
    Zergatik ez “Hondamendi ekologikoa”?

  • Gari Garaialdek aipatutako lerrotik doa nire ustea ere. Herri eta hirietako udal brigada edo kale garbitzaileak dira hirigune, auzo eta herrietako garbitasunaz arduratzen direnak. Lur orok jabea duen garai honetan, lur horren jabe, arduradun edo kudeatzaileen esku dago espazio horien irudi estetikoa. Eta diruarena ere… ez du diru karga berezirik suposatzen Amaiurreko kartelak eta pegatinak kentzeak, hori berez udal brigadetako langileen soldatetan integratzen den lan bat da, izan Amaiurreko afixak edo izan, zirku, kontzertu, manifa, EAJko kartel edo gaztetxeko pankartak. Nire herrian gutxienez horrela da, Lazkaon ez dakit.

  • TroelsLundsVej 2011-12-14 13:05

    “Zer gertatuko litzateke alderdi guztiek gauza bera egin izan balute? Imajina ezazue zer itsura hartuko luketen gure herri eta hiriek eta zenbat zabor sortuko litzateke”. Noemi, batetik azken hitzean “n” idaztea falta dela uste dut eta “itsura” ez baina “itxura” idazten da, eta bestetik, Amaiurrek kartelak “dagokion” lekuetatik at ipintzea ez du zaborra areagotzen. Besteek (“zure” Lazkaoko eta argazkiko Beasaingo EAJ-k, adibidez) propagandarako Amaiurrek baino material (beraz, zabor) gutxiago erabili duela uste duzu, ala? Hauteskundeetako propagandaren gaia oso interesgarria da, baina kartelak non jartzen diren ez zait iruditzen gai horren barruan bereziki adar interesgarri bat.

  • TroelsLundsVej, zure zuzenketari “e” bat falta zaio “n”-aren aurretik. Hau da, “litzatekeen” behar luke izan. Dena dela, hemen halakoak zuzentzen hastea…

  • Beñat Muguruza 2011-12-14 14:27

    Kartelen kokapenagatik ez da gehiago ala gutxiago kutsatuko, ez? Bilboko Kafe Antzokiaren ondoan jarri zuten Erkoreka jaunaren 40 x 30 metroko argazkiarekin Amaiurren kartel ttiki dexente egin daitezke…

  • TroelsLundsVej 2011-12-14 15:16

    Mobutu, halako zuzenketak oso ondo ikusten ditut nik, niri egindakoa ere bai, ez dut arazorik ikusten horretan.

  • Ba ni Kartarekin ados nago. Nik neuk ere Amaiur bozkatu dut, baina ez zait ondo iruditzen ezker abertzaleak erabiltzen dituen metodo panfletarioak. Hausteskunde propaganda egiteko leku jakin batzuk daude, hala nola, kartelerak. Leku horiek aprobetxatu behar dituzte eta ez herriak goitik behera zikindu. Akordatzen naiz azaroaren 12an Bilboko zubietan (bai, zubi guztietan) egin zutela ekitaldi politikoa, eta ekitaldia amaituta, zubi guztietan utzi zituztela Amaiurreko pankarta erraldoiak (zubi bakoitzeko punta batetik besterakoak). Udaletxeko brigadek garbitu behar izan zuten hori guztia… eta adibide bat besterik ez da. Uste dut autokritika gehiago behar dela, eta txarto egindakoak zuzendu.

  • Izugarria da EAJ, PSOE, PP, UPN eta abarrek egiten duten ahalegina kaleetatik mezu herrikoiak, aldarrikatzaileak edota abertzaleak ezabatzeko.

    Bizi naizen eskualdean kristoneko Zentsura Udal Lan Taldea antolatu dute; 24 ordu egunero 365 egun urtean (baita Gabonzaharrean eta Urteberrian ere) lan egiten duena mezu kritikoak ezabatzeko.

    Berdin zaie Gaztetxearena, ekologistena, emakumeena, euskaltzaleena, langabetuena edo anarkistena izatea; alkatetzan dagoen alderdiaren kideren batek telefono deia egin eta 15 minutu beranduago badago udal garbitzaile talde bat nola edo hala jarritako mezu kritikoa estali, ezabatu edota kendu nahian.

    Aurreko iruzkin batean esan duten bezala inolako aldarrikapenik ez duten graffitiz josita daude gure kaleak eta autobideak, inork ezabatu gabe hilabeteak ala urteak irauten dutenak. Eta antzekoa kartel komertzialak edo Udalak berak jartzen dituen kartelekin; ez dago presarik kentzeko. Baina norbaitek ondoan margotzen badu “Kukutza Aurrera”, “Amnistia”, “ustelak”…..ziztu bizian etorriko dira EAJk ala PSOEk bidalitako langile publikoak zentsura egitera.

    Noski, “garbizale” txit hauek esaten dute egiten dutena “garbiketa” dela, inolaz ere ez zentsura. Halaber, komunikabide publiko eta pribatuetan egiten duten zentsura (aurreko hauteskundeetan Amaiurekin egin duten bezala) ere “garbitasun demokratikoa” ei da. Eta herri taldeak, ezker abertzalea eta beste sektore politikoak kaleetan eta komunikabidetan zentsuratzen eta isilarazten duten bitartean eskatzen diote Amaiur-i: “¡¡¡¡¡oigggs, mesedezzzzzzz, jexusmariatajose!!!! ez izan hain txerriak ez zikindu kaleak eta sartu zuen kartelak utzi dizkizuegun panelatxoetan…… guztiok gara berdinak pordiooossss”!!

    Joer, hainbeste zentsuratuko ez balute barregura sortuko lukete.

    Esaten dutena esaten dutela kaleak izango dira herri mugimenduaren esparru nagusia, hori ekiditeko onartzen duten, Bilboko Udala kasu, edozein araudi errepresibo eta argudio hipokrita gainetik.

  • Basatxu, goizen esan nahi nuen guztia esan duzu, nik baino askoz hobeto.

    Gauza bakarra gehituko dut: autobus paradetan, berez jarritako euskarrietan, propagandarako kartel erraldoietan, kartel argidunetan, autobusa publikoetan… jartzen duten publizitatea (konsumista, askotan sexista, gehienetan gezurtia, makro enpresa kriminalena -telefonika, Kokakola…- ), publizitate horrek ez du kutsatzen? Ez du zikintzen? Ez du molestatzen? Niri bai, baina ordaintzen dutenez espazio publikoa pribatizatu ahal dute.

    PPk Gasteizko tranbian kartela jarri zuen hauteskundeetan. Hori ez al da tranbia zikintzea? Nik tranbiaren geltokiko kristalean Amaiurren pegatina jartzen badut, zikintzen arti naiz?

    Uste dut “buenismoaren” izenean (ez dakit nola esaten den euskaraz, proposamenik?) kaka soberan jaten ari garela, gustura gainera. Kalea beraien poliziaz beterik dago, beraien enpresen publizitateaz, baimena eskatu behar diegu gure espazio publikoa erabiltzeko haiek gero eta espazio gehiago pribatizatzen duten bitartean… eta arazoa 4 pegata ziztrin al dira? Jaten ari garena kaka da, eta kaka jaten ari garela ohartarazten digunari isiltzeko esaten diogu, jateko orduan ez dela kaka aipatu behar aitzakipean.

  • Galder Gonzalez 2011-12-14 22:19

    Bai… Amaiurrenak baino ez daude. Hori horrela da. PSOE eta UPNrenak ez daude itsasita paretatan Iruñean, adibidez ez daude Berriozartik sartzen den errepidean, tren geltokiko semaforora iritsi aurretik. Adibidez.

    Ez daude ere balla ezberdinetan, noski. Nik, behintzat, ez ditut ikusi.

  • Komunikabideak isiltzean paretek hitz egiten omen dute!

  • Gauzatxo bat ahaztu zitzaidan:
    Norbaitek al daki nondik atera den beheko 2. argazkia?

    Amaiurren portaera ez-demokratikoaren lekuko jarri nahi dute argazki hori, baina begira-puntua agertzen da Amaiurren izenaren gainean, beraz mehatzu garbia da. Beste alderdi batekoa balitz, Teleberrin eta telediario guztietan ikusi genuke, “betikoak” demokratak mehatzatzen ari direlako. Amaiurrenak direnez, Amaiurreko zikin hauek plastiko jartzen dute dena zikintzeko…

  • “Garbizaleen” ohitura ezagunenetako bat:

    “Berango: Dispertsioaren aurkako ikurrak kentzea leporatu diote EAJri”

    https://etengabe.wordpress.com/

  • Bi neurketa 2011-12-15 10:17

    Baloiak kanpora. Grazia egiten dit, orain Donostiako udalean erdi-erdian eta goi-goian bandera espainola hortxe uztea “jokaldi bikaina” dela esaten didate ezker abertzalekoek. Espainolisten konfrontazio jokoan ez direlako erori. Alkatzetza PNVk irabazi izan balu, zer esango ote lukete horiek berek bandera espainola hortxe balego; bueno, ez dugu galdera egin behar, badakigu zer nolako mobidak ekarri dituen asuntu honek, beste koloreko alkateekin. Ba, oraingoan berdin… Ezker abertzaleak autokritika falta galanta du.

  • garbi garbi.com 2011-12-15 13:08

    Badirudi euzko autonomistak urduri daudela; jada ez dakite zer asmatu ezker abertzalearen eta bere aliatuen jarduera gutsiesteko.
    Duela ez asko Donostiako Udalak egin zuen kartel batean Amaiureko ikurra sartu omen zuteneko sasiberria irakurri ahal izan genuen, atzo zikin hutsak direla kartelak kaleetan itsasteagatik, eta gaur Udaleko piperpotoa gora eta behera…… “garbizale” autonomista hauek……. irudimen falta pitin bat badaukate.

  • Bi neurketa 2011-12-15 14:49

    “Piperpotoa gora eta behera” ibiltzea irudimen falta iruditzen bazaizu, onartu beharko duzu urte luze-luzeetan irudimenik gabe ibili dela ezker abertzalea. Manifak egiterainoko irudimen falta izan duela luzaro; edo, zuk diozun bezala, besteen jarduera gutxiesten ibili zela. Baina tira, ebidentzia hori onartzea autokritika egitea litzateke, eta hortik izpirik ere ez.

  • “Bi neurketa” ez dut nik hemen ikusten “baloiak kanpora”.
    Hemen gauden gehienok esan dugu hiria zikintzea zilegia dela. “Baloiak kanpora” da ez dugula egin esatea. Eta hiria zikindu dugu bai, kontua da zergatik zikindu behar izan dugun…

    Eta piperpotoarena, imaginatu Donostiako Udaletik kentzea erabakitzen duela Bilduk. Zer gertatuko litzateke? Ez badakizu nik esango dizut: alkatea edota zinegotziak inabilitatuak, (beharbada kartzelatzeraino), Bildu ilegalizatzeko mehatzua… ez al dakizu ze lege eta arbitroekin ari garen?

    Oso desberdina da zure borondatez jartzea, urte eta urteetan beste leku batzuetan egin den bezala. Oso desberdina.

  • Bi neurketa 2011-12-15 16:16

    Besteek bandera “borondatez” jartzen dute. Hau da, besteek legea betetzen dutenean kolaborazionistak dira, ezker abertzaleak legea betetzen duenean “ezinbestean” egiten du.

    Errekondok JuanKarlosi “Señor. Estoy agradecido de estar con usted” esaten badio, gaur esan dion bezala, gatazka politikoa konpontzeko urratsa eta diplomazia keinu bat da, besteek egiten badute monarkia milizkatzen duten arrastratu erregionalista batzuk dira.

    Duela urte batzuk, Vascongadaseko parlamentu erregionalistara joatea aberriaren zatiketa legitimatzen zuen instituzio batean kolaboratzea zen, orain helburu superzilegi eta desiratua da, eta Lehendakaria ere izan nahiko du ezker abertzaleak.

    Para ber onse hemos nasido.

    Bi neurketa. Eta ibilbide baten autokritikarik ez. Horixe.

  • “Bi neurketa”:

    Pozten naiz “kolaborazionismo” hitza aipatu duzulako. Eta azpimarratu nahi dut zeuk izan zarela eztabaida honetan “kolaborazionismo” hitza sartu duena.

    Kolaborazionismo ez da eraikin batean zapaltzailearen ikurra jarri edota utzi behar izatea nahita nahiez. Zerbait gehiago behar da adiera hori norbaiti emateko.
    Esaterako: 30 urte luzez beso armatu bat antolatu, hezi eta erabili ezkerreko abertzaleak eta mota guztietako disidenteak jipoitzeko, isuntzeko, atxilotzeko, torturatzeko eta Espainiako kartzeletara bidaltzeko. Eta den dena, Espainiako legedia eta bere gobernuen erabakiak inposatzeko. Hori bai kolaborazionismoa.

    Torturarena ez da askatasun literario bat; Amnistia Internacional delakoak Ertzaintzak gauzatutako torturak salatu ditu behin baino gehiagotan. Eta nork gidatzen zuen Ertzaintza garai horietan? Horixe!!! Gure garbizale txit agurgarriak diren EAJkoak!!!

    Kolaborazionismoa ez da Eusko Legebiltzarra erabiltzea burujabetzan urratsak emateko, edota Espainiako Erregeari autodeterminazio eskubidea bete dezala eskatzea, baizik gune instituzional guztietan Espainiako batasuna eta monarkia inposatzen duten alderdiekin independentisten aurkako itunak sinatzea eta komuneko ekimenak gauzatzea ezker abertzalearen aurka. Gogoratzen duzu Ardanza militar espainiarrei Espainiako bandera ematen? Gogoratzen duzu Ajuria-Eneko Ituna? Gogoratzen duzu Madrileko11-M eta gero zenbat manifa egin zenuten elkarrekin eta ezker abertzalea seinalatzen eta “alimañak” (Ibarrretxek dixit) deitzen? Ez zen EAJ Egin egunkariaren aurka burutu zen lehenengo eraso polizialaren arduraduna? Non dago Tolosako hilerrian Lasa eta Zabalaren senideak jipoitu eta zauritu zituzten zipaioen arduraduna zen Atutxa jauna? Eta Josu Jon Imaz, ere, non dago? Eta horrela amaigabeko eta abar bat.

    Beste kontu bat; aipatzen duzunean Amaiur Erregearekin bildu dela badirudi ez dakizula 18 urte gauza bera eta mezu antzekorekin egin zuela Jon Idigorasek. Ezagutzen duzu nor den hau, ezta? Badirudi ezetz.

    Autokritika egitea osasuntsua da baina zure buruarekin egiten ez duzun bitartean besteei eskatzea aurpegihandi samarra izatea da.

    Ikusi, ikusi; hasi zarete kaletako garbitasuna eskatuz eta ezker abertzalea (eta ondorioz kaleak beren mezuak zabaltzeko erabiltzen dituzten guztiok) zikinak direla esaten eta amaitu duzue zuen konplexuak agertzen. Kolaborazionismoaren ajeak.

  • Amonamantangorri 2011-12-15 20:27

    Ados Basatxurekin. EAJren ingurutik azken aldian horrelako gauzak esaten ari dira, paternalismo harroxko batekin: “beti guri erasoka aritu zarete, guk benetan herri honen alde lan egin dugulako eta zuek ez. Orain estrainekoz benetako politikan sartu zarete eta ea zer egiten duzuen”. Horrelako deklarazioek sektore horretan dabilen nerbiosismoa erakusten du, besterik ez. Goizero-goizero, jeltzaleen izerdi usain gozoa heldu zait sudurretara.

    Niri oraindik poloak ez nau desengainatu. Inor desengainatzeko, denbora gehixeago beharko da. Bildu maiatzean sartu zen instituzioetan, eta Amaiurreko diputatuek diputatu-aktak atzo hartu zituzten. EAJren “abertzaletasun pragmatiko eta errealistak”, berriz, HOGEITA HAMAR URTE iraun du.

  • Bi neurketa 2011-12-15 21:27

    basatxuri
    Dena beltz edo zuri dela uste duzu. Eta noski, zurea beti zuri, bestena beti beltz.

    Nik ezker abertzalearen ibilbideari kritika egin diodalako, ez pentsa zuk azken mezu horretan salatzen dituzun gauza gehienak ere salatzen ez ditudanik. Ez horixe. Bereziki torturari eman zaion koberturari buruz diozunean. Edo, adibidez, Tolosako hilerrian gertatutakoari buruzkoan. Guztiz arbuiagarriak iruditzen zaizkit. Guztiz. Inolako justifikaziorik gabeak. Hori maila humano-etikoan. Eta politikoan, PNVk bere jardunean ez duela benetako apustu abertzale-independentista egin; hori mila aldiz diskutitua dut. Autokritika eskatzea alferrik, konbengtzituta bainago estrategiatzat erabiltzen dutela inkoherentzia. Beraiek “malgutasuna” deituko diote, baina kontziente dira inkoherente direla. Botereak usteldu egiten duela jakina da.

    Baina ezker abertzalean ikusten dudana da gainera ildo koherentea eraman dutela sinetsita daudela, nolabait irmotasun abertzale koherentearen esentzia gordetzen dutela, besteei kritikatutakoa norberak egitea koherentea dela, marra zuzen baten norabide berean daudela duela hogeitamar urte eta gaur egiten/esaten dutena. Xiberta eta gaurkoa. Ba ez…
    Ya beso armatuak aipatzea broma txartzat hartuko dut, basatxu. Portzierto, Ibarretxek alimaña ez zien deitu ezker abertzalekoei, ETAkoei baizik. Uste dut bereizten zenituela.
    Eta bai, badakit zein zen Idigoras, eta zuk jakingo duzu zeinen desberdinak izan ziren hark eta gaur Errekondok erregearekin izandako topaketaren formak eta fondoak.

    Amonamantangorriri
    PNVk paternalismo harroxkoa du, baliteke. Boterea galtzeak nerbiosismoa ekarri die. Noski. Baina izan ere egia biribila da beti kritikak jaso dituztela instituzio autonomistetan parte hartu izanagatik, eta orain badirudi ezker abertzaleak polbora bustia aurkitu duela: ezarrita dauden instituzioak erabili helburuak lortzeko. Lehen esan bezala, esentziaren jabe direla uste dute. Eta ez dakit zer den txarragoa, paternalismoa edo hori. Xibertan hausturaren alde zeuden esentzialista haiek, onartuko lukete gaurko ezker abertzalea?? Orduan ez noski, gaur egun agian bai,baina “koherenteak” lirateke, eta ez eskatu konturik edo autokritikarik.
    Eta ez dut gogorik borroka armatuari buruzko diskisiziotan sartzeko, kohrentziaren gai honetan.
    Ba segi inkoherntziak koherentetzat hartzen, segi pentsatzen sigisagak bide zuzenak direla…

    Eta segi pentsatzen bazterrak zikintzea zilegi dela.

  • “Bi neurketa”:

    Noski, besteon argudioak “bazterrak zikintzea” da, zureak berriz, kritika argia eta serioak. Eta zer dago serioago ezker abertzaleak (besteak beste) kaleko hormak zikintzen dituela esatea jarraian ondorioztatzeko ez duela autokritika egiten eta azken 30 urtetan EAJk egin duen gauza bera orain ezker abertzaleak egiten duela esatea baino? Hori bai bide zuzena nahi den lekura heltzeko.
    ——-
    Eta ohikoa den bezala, zu aingerutxo garbi-zale bat bezala ez zaude ezker abertzalea eta enparauen esparru zikinean ezta EAJ-renean ere. Garbi eta puru besteei autokritikak eskatzeko eta zuri eta kokatzen zaren esparru politikoari ezin eskatzeko. Ohiko “el truco del almendruco”. Has zaitezeke autokritika egiten eta gero jarraituko zaitut ni. Hala dena egin duzue ondo azken 30 urtetan? Kutsidazu argia “Bi neurketa”, kar, kar,kar.
    ——
    Ertzaintza EAJren beso armatua izan dela esatea txantxa iruditu zaizu? Argi dago ez daukagula umore zentzu berbera. Nork hasi zen sartzen Batzokietako afiliatuak Ertzaintzan? Nork hezi zituen bere kideak eta antolaketa moldatu independentistei egurra emateko? Lehenengo urteotan nork egiten zituen auzoz auzo eta herriz herri ezkutuko fitxak ezker abertzalearen inor ez sartzeko? Nork kanporatu zituen Erne-ren lehenengo zuzendaritza abertzalea? Nork eduki ditu bere koadro politikoak aginte lekuetan Lehendakaritza lapurtu dioten arte? Ze txantxazaleak zareten autonomistak.
    ——–
    Bai subjektiboa samar da irudi batzuk aipatzea, baina sakonean nik ez dut desberdintasun handirik ikusi Idigorasek egin eta esan zuena eta Errekondok egin eta esan duenaren artean. Agian Errekondoren look pijoagoa da, kar, kar, kar. Alta, bai desberdintasun handia ikusi dudan Errekondok eta Erkorekak egin eta esan dutenaren artean. Azken honekin barretsu samar egon da Borboia, eta EAJren mezua, betiko erdibidekeria.
    —–
    Erabiltzen duzun diskurtsoa hartu duzun mozorroa bezain kontrajarria da. Batzuetan maximalismo antisistema eta bestetan autonomismo kolaborazionista darabilzu, beti ezker abertzalearen aurka joateko xedez. Sigi-sagarik gabeko diskurtso koherentea. Ezin ukatu.

  • zuek, guk eta tartekoak 2011-12-15 22:48

    Baina azkenean,zer? Ez al da egia autokritika falta badela zenbait aspektutan?.. Urteetan bizi eta pairatzen den errepresioak etab. dena justifikatzen du? Gauzak beste modu batera egin zitezkeela ez pentsatzeko adina? ( Kartelak jarri bai, baina edozein tokitan eta modutan ez… adibidez)

  • BI neurketa 2011-12-15 23:22

    basatxu, Ertzaintzaren beso armatuarena bromatzat hartu nahi nukeela diot ez zuk esandakoa ukatzen dudalako, era guztietako beso armatuak ez nituzkeelako gogoratu nahi baizik. Denak dira nazkagarri, denak.

    Eta ez, ni ez naiz aingeru garbia, baina sentitzen dut esparru batean kokatu behar banauzu kritikatzeko. Ni abertzalea eta independentista nauzu, biolentzia arbuiatzen duena errotik, PNVren ildoa gogoko ez duena lehen aipatutakoagatik, eta ezker abertzalearen ildoa ere gogoko ez duena. Amaiurrek eratzen duen polo horrekin identifika ninteke ondoen, baldin eta ezker abertzaleak orain arteko ibilbidearen autokritika egin, eta analisi egokia aterako balute hortik. Hori da nire “esparrua”.

    Azkenik, Idigorasena eta gaurkoa antzekoak iruditzen bazaizkizu, oso memoria txarra duzu. Ez da harritzekoa, gero ildoaren koherentzia ezin baituzu horrela ondo gogoratu.

  • “Bi neurketa”:
    —–

    Hori da zure autokritika? Antza denez aingeru garbi baten deskribapena baino ez duzu egin. Garbi bezain hipokrita. Esandakoa; hasi eskatzen duzun autokritika hori praktikatzen eta gero eskatu besteei, sinesgarriago izango da eta. Nire aldetik esan ahal dizut eskuak zikindu ditudala hormak zikintzen eta egingo dudala beharrezkoa den guztietan. Nork botatzen ditu baloiak kanpora?
    ——
    Esan nuen bezala gaur Madrilen gertatu denaren irudiari buruzko balorazioa subjektiboa izan daitekeela. Oso objektiboa dena da Amaiurri debekatu diotela berezko taldea izatea, beraz, badirudi espainiarrak ez datozela bat zure teoriarekin; hots, ezker abertzalea (Amaiur-en kidea den heinean) EAJ-k azken 30 urtetan egin duen politika berbera egiten ari dela teoriarekin. Nortzuk ez dira enteratzen, espainolak ala zu? Senatuan, berriz, PSOEk 5 aulki emango dio EAJ-ri berezko talde eduki dezan……. lasai, ez zara autokritikatu behar; ez zaude oker, zure diskurtsoa edozein gauzarako balio du.
    —–
    Amaitzeko; barkatu baina aurreko iruzkinean puntu bat komentatzea ahaztu zitzaidan. Esaten zenuen: “Portzierto, Ibarretxek alimaña ez zien deitu ezker abertzalekoei, ETAkoei baizik.”
    —–
    Badirudi ahaztu duzula batetik Ibarretxek hori esan zuenean bazekiela gezurra zela ETAk Madrileko ekintzetako egilea zenik, eta bestetik soberan zekiela ondorio politiko, errepresibo eta kriminalizatzaileak ETAren aurka baina haratago joango zirela, eta helburu politiko horrekin gezurra esan zuen, espainolista guztiekin Espainiako Konstituzioaren aldeko pankarta baten atzean manifestatzen zen bitartean.
    ——-
    Beraz, joan zure ipuin polit horrekin eta konta iezaiezu Iruñean txakur espainiarrek eraildako ezker abertzalekoa zen Angel Berruetaren senideei eta Hernanin euskal zipaioek (Ibarretxe beraren zuzendaritzapean) eraildako Kontxi Santxiz-en senideei. Ziur eskertuko dizutela zure eta EAJ-ren autokritikarako gaitasuna.

  • Zenbat malaostia bazterretan. Tokitan zeudek bakea et adiskidetzea …

  • Zure burua goraipatzen eta zuritzen duzun bitartean besteei etengabe barkamena eskatu dezatela eta autokritika egin dezatela eskatzearen ondorioak….

  • hemen aingeru uste bakarrak dira zer damutu eta zuzendu beharra ez dutela uste duten bakarrak. bakoitzak uler dezala nahi duena.

  • hor ibarretxek pentsa zuen etak izango zala madrilgo sarraskiaren egilea, eta bozkak urbil zegonez, aprobatu zirkunstantziak pnv ri mesedea egiteko, baino gero ta eztzela enteretu zenean eetzun barkamenik eskatu pnvk

  • “won”:

    Bakoitzaren bere buruari buruzko barruko ustea barruko ustea dela (baita zurea ere)kontutan harturik ; nortzuk dira inolako damurik, autokritikarik edota barkamenarik eskatu gabe besteei etengabe “damutu zaitezte”, “barkamena eskatu behar duzue”, “autokritikatu behar zarete”…… eskatzen dietenak?
    ——
    Oso erreza da asmatzea zure iragarkizuna.

  • Iruzkin sobera guziak irakurtzeko, batez ere denak antzekoak izanik. Gehituko dut gauza bakarra Galderren mezuari jarraiki. Iruñeko Arrosadia auzoan (nirean) UPN eta PSN alderdiek kartelak itsasi dituzte kolarekin, Bai delakoak dioenez “ezker abertzalearen metodoa” erabiliz. Bestelako alderdiek ere, egiten dituzte horrelakoak.
    1- Kartelak “behar den lekuan” jartzeak kostu ekonomikoa du.
    2- Alderdi guziek ez dute aurrekontu bera.
    3- Nork erabakitzen du zein den toki ona eta toki txarra propaganda egiteko? Zubi batean Amaiurren pankarta paratzea zikina da??
    4- Hauteskunde kanpainak ez ditu alderdi guziak berdin tratatzen. Badago alderdi guziek toki berak eta baliabide berak erabiltzera behartzeko aukera.

  • Berri guztietan komentatzea posible izango balitz aldizkariak irakurle gehio izango zituen. Horrelako eztabaidak jendea irakurtzera fidelizatzen bait dute. Berri gehienak irakurtzeko bakarrik dira eta hori jende askok minutu batzuk bakarrik emateak dakar albisteak irakurtzen.Badakit gaia ez dala hau baina horrela jende gehio jakingo zun aldizkariaren eta hemen iruzkinak botatzen dituzten iritziei buruz.

  • Ondo egongo zen ere berri/eztabaidetan harpidetza egin ahal izatea eta sartzen diren iruzkin guztiak zure helbidean automatikoki jasotzea.

  • ez dautate ezer gehiago guri zikintzeko, beraz ohore handi bat da, aldiz eajk, ppk,psoek, gauza asko daukate mahaipean, eskutuan,eta guk atera behar dugu argira, lan handia da, baina oso gai garela hori guztia salatzeko, sare sozial handi bat osatzen dugu, bitartean ez zikindu eskuak oso erraza da, bereziki orain instituzioetan gaudenean.
    barkaidazue nire euskera, eta zuzendu.

  • lazkaotar bat 2011-12-23 00:27

    aupa danoi!! ni ere lazkaotarra izanik, ohar batzuk: PNVek atera duen aldizkari hau, hasteko eta behin esan behar da bere bizian aurreneko aldiz atera duela beraien izenean, orain arte agintean egon baitira eta udal aldizkaria erabili baitute beraien ideiak plazaratzeko. Bigarrenik Noemik esaten duen bezela oso erresuminduta daude, oraindik ez dute asumitu Bilduk irabazi dituela hauteskundeak, gehiengo osoz gainera. Atera duten aldizkarian esan da lazkao geldi dagoela, eta ez dago geldi, bakarrik PNVek utzi dizkigun “puffoek”, aztertzea eta erabakiak hartu aurretik hausnartzea eskatzen dute, gainera ez daukate lotsarik beraien erruz geldirik dauden proiektuen egoera guri leporatzeko.

    Nik ez dut defendituko herrian zehar edozein lekutan pegatinak jartzea ondo dagoenik, baina normalizazio politikoan ez gaudenez, ez nau harritzen. Eta hori erabiltzea bilduri erasotzeko eta justifikatzeko herrian gauzak gaizki egiten ari dela, lotsagarria iruditzen zait. Zeinek eta PNV-ek ea bilduren eredu ekologikoa hori den galdetzeak letxe txarrean jartzen nau, beraiek herria porlanez bete digutenean, 1000 etxebizitzako proiektuak utzi dizkigutenean, gaika biltzen diren hondakinak zabortegira botatzen dituztenean, goierri bezela, gipuzkoa AHT-aren obrekin zulatzen ari zaigunean.

    Noemiren fazeta hau ere ez nuen ezagutzen, akaso baduzu zuk udaletxean gertatzen denaren berri? gonbidatuta zaude, udaleko ateak irekita dituzu nahi duzunean zure aportazioak egiteko, konstruktiboak badira hobe noski, horrela eta denon artean lortuko baitugu gure herriak aurrera egitea eta ez beste batzuk egin duten bezela: bi pertsonen artean erabakiak hartu eta sudur puntan jarritako guztia egin, bada garaia herriaren hitza eta parte hartzea bermatzeko. AURRERA BILDU!!