Nor izango da hurrengo txapelduna?

Zepai eta Txapel Elgoibarren 1993.cc-by: gure gipuzkoa
Zepai eta Txapel Elgoibarren 1993.cc-by: gure gipuzkoa

Udazkena hurbildu ahala, egun handia ere gerturatzen ari da. Bertsolariak prestaketa lanekin hasiak eta zaleak zain. Eta galdera asko jendearen gogoan.

-Nork emango du aurtengoan sorpresa?

-Nork dezepzionatuko du?

-Zein sartuko dira finalean?

-Eta zein geratuko kanpoan?

-Nork irabaziko du txapela?

Galdera asko eta erantzunik, momentuz ez.

Andoni Egaña, duela lau urte txapela irabazi eta gero, berriz aurkeztuko zen zalantzan egon arren, han izango da. Maialen Lujanbiok aurrekoan baino saio hobea egingo duen ikusteko dago. Unai Iturriagaren berezitasuna edo bi lapurtarren distira. Mendiluzeren oreka eta Elortza eta Maiaren betiko inkognita. Eta Beñat Gaztelumendik edo Uxue Alberdik eman dezaketen sorpresa.

Hainbat lekutan hasi dira porrak egiten eta ZuZeuk ere egin du berea.

Zein dira zure aurrikuspenak aurtengo Bertsolari Txapelketarako?