No comment

Vanity Fair-en ageri den argazkia, bistan denez, Photoshopekin "berotua"
Vanity Fair-en ageri den argazkia, bistan denez, Photoshopekin "berotua"

Hauteskunde garaitik bertatik nahi izan du Lopezek teknologikoki aurreratua dela erakustea. Ez ahantzi arrapaladan erretiratu zuen 2.0 orrialde zaratoso hura, edo berrikitan eskaini duen twitter elkarrizketa loriatsua. Hankasartzeak ere ukan ditu softwareari buruz hitz egin duenetan, esaterako, euskaraz dagoen bakarra Windows dela adierazi zuen lasai-lasai, Ubuntu ere hor dagoela kontutan hartu gabe. Era horretan oinarritu zuen Windowsen aldeko erosketa itzela.

Gogora datorkigu Man aldizkariko hura eta baita azkenekoa ere, ezertarako erabili ez zuen Mac-book bat mahai gainean zuela agertu baitzen. Oraingoan ipoda du belarrietan. Baina hau guztia ez ote den aberasberrikeria pentsatzen hasteko modukoa da, batez ere azalean halako dama eta lema daroan argitaralpen batean agertzeko.

Ederra lekua eta modua EAEko euskaldunon Lehendakariarentzat!

Vanity Fair, azaletik mamia
Vanity Fair, azaletik mamia
banitatea, lehendakaria, Patxi López

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude