Nerbioi itsasadarra gainezka, oroitzapen txarrak gogora

MjYzNw==

 

Nerbioi ibaia gainezka ageri da iluntzeko ordu hauetan eta jendea jada beldurtzen hasi da.

Arriagako ateetan zakuak jarri dituzte, eta garajeetatik autoak ateratzeko eskatu auzokideei. Udaltzaingoa da han eta hemen, beldurrari eskutik helduta. Denoi datozkigu burura 1983. urteko abuztuko irudi lazgarri haiek, lezioa jaso zen garai hartan, eta beraz ez dadila berriz gerta, otoi.

Hemen duzue 83ko uholdeen inguruko erreportaje bat.

 

MjYzNg==

 

MjYzOA==

 

MjYzOQ==

Irudia | Nerbioi itsasadarra | Sigmar cc | Creative Commons By SA
Irudia | Nerbioi itsasadarra | JK cc | Creative Commons By SA
Irudia | Nerbioi itsasadarra | Sigmar cc | Creative Commons By SA
Irudia | Nerbioi itsasadarra | JK cc | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Nerbioi itsasadarra gainezka, oroitzapen txarrak gogora”-ri buruz

  • Abran amaitzen den itsasadarra nire hizkuntzan Ibaizabal da. Euskaltzaindiaren txostenean, oker ez banago, Ibaizabal ere bada izan. Euskaraz, Ibaizabal izan behar, salbu eta Vocento taldearentzat edo ibaiak edo itsasadarrak izendatzeko arauei muzin egiten dietenentzat… espainiar ultraeskuindarrek ere nahiago omen dute Nerbioi, antza. Errioxarrek zergatik ez diote deitzen Oja izenaz Ebro ibaiari? Espainiar nazionalistek agindu behar dute gurean eta esan Ibaizabal nola deitu behar den, ala? Nerbioi eta Ibaizabal errekek bat egiten duten gunetik aurrera Nerboi izena hartzen du zatiak? Zergatik? Vocentok eta frankistek horrela nahi izan zutelako/dutelako? Wikipedian ere ez dira ausartzen egia osoa ipintzen nahiz eta Ibaizabal onartzen duten? ezjakintasunagatik ote? ala gure geografia ezagutzen ez dugulako?
    Bere geografia-historia ezagutzen ez duen herriak ezin du aurrera egin modu librean.

  • Maritxu Teilatuko 2010-06-17 20:38

    Jesus, Maria eta Jose!

  • Oso aberatsa banintz, aristokraziakoa alegia, hedabideren jabe banintz, Bizkaiko jauna banintz, Lopez Harokoaren oinordeko alegia, ausartuko nintzateke bai “Gobelas” errekaren izena zabaltzen Ibaizabalgo itsasadarraren izenaren ordez. Diruak malkarrak zelaitzen ditu, aberatsek dakiten bezala. Aberatsa banintz Oja izena proposatuko nuke Ebro ibaia izendatzeko. Aberatsa banintz “El Nervión” kazeta espainiarra sortuko nuke Ibaizabalgo itsasadarreko bizilagunen artean izen horren bidez izendatzeko.

    Niri bost Euskararen Errege Akademiak zer dioen horren gainean eta egindako txostena pikutara! Nik agintzen dut Bizkaiko zentro finantzieroan eta kitto! Nerboi da, jakina! Ibaizabal erreka Nerobioirekin bat egiten duen tokian amaitzen da eta kitto! Francorekin bezala eta lehenago Primero de Riverarekin legez, aurreko mendeko aristokrazia bizkaitarrak agindu bezala, Nerbioi da izena eta kitto! Ahhh, eta mesedez, Euskadi termino politikoa eta geografikoa izendatzeko hiru probintzia baino ez aipatu, arren! Ea poliki-poliki abertzaleek geografia kontuak ondo ikasten dituzten!

    Eta barka diezadatela Orduñako herritarrek Nerboi errekaren aurka ez dudalako ezer.