Nafarroaren Eguna 09 euskaldun ororen festa noiz?

Nafarroaren Eguna Mendebaldeko Nafarroan ere ospatu zuten herritarrek. Nik dakidala, Bizkaian bik gutxienez ospatzen dute egun hori bandera nafarrak balkoian eskegiz. Baigorrin Nafarroaren Egunaren 30. urtemuga ospatu da aurten. Agian, indar handiagoa eman behar diogu egun horri Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren nafartasuna aldarrikatzeko. Aberri Egunean ikurriƱak jartzen diren bezalaxe, Nafarroaren Eguna aproposa da 8 ertzeko izardun bandera gorriak balkoietan erakusteko. Aurtengo edizioan eguraldi kaskarrak zapuztu zuen Baigorriko Basaizea elkarteak egindako lana, nahiz eta jendetsua izan zen Nafarroan.com gunean kontatzen duten bezala. Beste hedabide batzuetan segimendu eskasa egin diote Egunari; agian, nabarmentzeko, Berria egunkariak emandako espazio zabala larunbatetik beretik jada. Eskerrak bertoko alderdi politiko euskaltzaleek gogoratu duten nolabait egunkarietan iragarkiak jarriz.

Bandera nafarra Bizkaian
Bandera nafarra Bizkaian
euskaldun, festa, nafarroa

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude