Murrizketak sistema publikoan: zein da nahi dugun eredua?

MjM2OQ==Eskola publikoan irakasle naiz, beraz funtzionario. Hogeita hamaika urte daramatzat lanean Lehen Hezkuntzan eta horien erdia sistema publikoan. Ez naiz hasiko arrazoiak ematen funtzionariook egiten dugun lanaren kalitateaz. Ez naiz hasiko adierazten ezta ere zertan eta zergatik den ona eta beharrezkoa gizarte osoarentzako hezkuntza eta osasuna eta beste zerbitzu asko publikoak izatea eta, beraz, administrazio publikoan langile ugari egotea. 

Baina triste eta haserre egotekoa da gertatzen ari dena. Sekulako erasoa langile jendeari eta gizarte osoari. Eta ematen du ez garela konturatzen. Ezjakintasun handia ikusten ari naiz inguruan. Ezjakintasuna eta errespetu falta. Inoiz ez nioke nik barrerik egingo ERE baten ondorioz gutxiago irabaziko duen langile bati. Ez dut uste horrelakorik inori bururatuko zaionik. Alta, ironiak eta isekak entzun behar izan ditut egun hauetan, funtzionariooi soldata %5a jatsi behar behar digutela jakin denean. Espainian, eta islaz Euskal Autonomi Erkidegoan, beheraka dator funtzionarioen erosketa ahalmena 1980. hamarkadatik mileuristas.com-eko artikulu honetan erakusten den bezala: %49a galdu dugu 1983tik. Eta horri oraingo soldataren jatsiera gehitzea niri edo beste edozeini gertatuta ez zait barregarri iruditzen.

Agian barregarria izango da diru asko dutenentzat. Eskuinekoek (eta kapitalak kontrolatzen dituen hedabideak, Espainiko boteretsuenak tarte) lan asko egin dute emplegu-publikoa eta funtzionarioen lana gutxiesteko, jakina, ez baitute hortik irabazirik ateratzen. Eta lelokerian lelokeri, irakurle eta entzule eta ikusle askok ederki irentsi dute haien gezurra, beste gezur askorekin egin duten bezala. Eta ez dira enteratzen sektore publikoan egiten diren murrizketak noraino doazen gizarte bidezko eta berdintasunezko baten aurka.

Eta ez, ez ditugu funtzionarioak sobera, begiratu bestela ondoko taula jakiteko nolakoa den enplegu publikoaren proportzioa beste estatuetan. Edo irakur ezazue Vicenç Navarrok, Ponpeu Fabra Unibertsitateko katedradunak gaiaz idatzitako artikulua. Zeintzu dira berdindu nahi ditugun gizarteak, Norvegia eta Suedia, edo Hego Korea eta Japonia?

enplegu publikoa munduko estatuetan

Irudia | enplegu publikoa munduko estatuetan | arasanse Berriatik ekarria | Creative Commons By SA
Irudia | osasun publikoa | public domain | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz