Mundua.eus jaio da, euskarazko jostailuetan espezializatutako online denda

mundua.eus

Jostailugintzan 56 urte baino gehiagoko esperientziarekin, euskarazko jostailu ekoizpenean eta salmentan aritzen den enpresa gipuzkoarra gara. Gure helburua ume euskaldunen eskura jostailu aukera zabala jartzea da. Euren hizkuntzan jolas eta ikas dezaten.

Jostailuen sorkuntzarako jostailu konpainia nagusien laguntza izan dugu. Euskal Herriko publikoaren gainean dugun ezaguera aplikatuz. Horrela, arrakasta handiko jostailu asko sortu ditugu, hala nola, Zein da zein? jokoa edo Hitzgurutzatuak, baita Catan edo Superpoly ospetsuen euskarazko bertsioak ere. Guztiak kalitate handikoak eta hezigarriak.

Azken urteotan gure produktuak Afede denda guztietan eskuratu ahal izan dira. Orain beste urrats bat eman nahi izan dugu eta www.mundua.eus web orrialdea sortu dugu, gure katalogoko jostailu guztiak biltzen dituen denda online-a. Bertan, erabiltzaileek gure enpresako edozein artikulu azkar eta erraz eros dezakete eta beti bezala, prezio onenean.

Euskaraz jolastu eta gozatu!

 

www.mundua.eus

Jarrai gaitzazue sare sozialetan:

https://www.facebook.com/mundua.eus
https://twitter.com/munduadenda

artikulu interesgarriak ...