Mozal Legea berriro erasoan

Mozal Legea berriro erasoan

Mozal Legeak zalaparta eragin zuen han eta hemen. Euskal Herrian 400 kazetaritik gorak sinatu zuten haren aurka Kazetaritza ez da delitua ekimenaren baitan, eta Eusko Legebiltzarrak ere kontra bozkatu zuen 2014ko otsailean EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta UPyDren babesarekin. Aste honetan, berriro harrotu ditu hautsak.

Mozal legea berriro erasoanAxier Lopez ARGIAko kazetariari 601 eurokoi izuna jarri diote Naroa Ariznabarreta Eibartarraren atxiloketa unearen argazkiak sareratzeagatik; itxuraz, operazioan parte hartu zuten agenteak identifikatu daitezkeelako argazkiak ikusita. Ez da egia, oso zaila da argazki horien bitartez agenteak identifikatzea, nahiz eta, hori ez izan arazoaren muina. Jakinekoa da lege honek adierazpen askatasuna kolokan jartzeaz gain kazetarien lana nabarmen oztopatzen duela.

Ez da Euskal Herriko hedabideen aurka eraso egiten duten lehen aldia. Gogoratuko duzue Mozal Legea urratzea egotzita Espainiako Gobernuak Ahotsa.info ere mehatxatu zuela azaroan. Kontu antzekoak ziren orduan ere: San Ferminetan publikaturiko albiste batean agenteen irudiak agertzen zirela azpimarratzen zuen Espainiako Poliziak.

Onintza Enbeita EH Bilduko legebiltzarkideak Madrilera eraman du ARGIAren aurkako zigorra; eta ez da harritzekoa. Susmoa daukat isun askoren artean lehena izan dela Argiak, eta zehazki Axier Lopezek jaso duena.

Motorrak martxan jarri beharko ditugu berriz. Izan ere, azken aldian mutu xamar genbiltzan gai honen gainean, nahiz eta, aste honetan bertan Espainiako Parlamentuan oposizioa batu den PPren oinarrizko hiru lege atzera botatzeko: hezkuntzako LOMCE legea, Zigor Kode berria eta Mozal Legea bera.

Momentuz Twitter bidez #ARGIAmozalikgabe traola erabiltzen ari dira mozal legearen aurka egin eta ARGIAri eta Axier Lopezi babesa adierazteko: Trendig Topic da Espainiako Estatuan.

Mozal Legea berriro erasoan

Zer duzu buruan “Mozal Legea berriro erasoan”-ri buruz

  • Inn Luzuriaga 2016-04-07 18:59

    Ez da txantxetakoa! 😮 Helburua: horrelako legeen eta beste anbiguo batzuen artean, indefentsio giro bat sortzea, edozer dela delitua eta, hartara, etsipena zabaltzea, geure burua (gizarteko eragile indibidual eta kolektibo politikoek) zentsuratzeko.