Monolaborantza

Monolaborantza –

Monolaborantzak landare mota bati lur guztia ematea dakar. Ekoizpen sistema honek abantailak dakartza epe laburrean, baina benetako triskantzak dakartza epe ertain-luzean. Horregatik, jendeak monolaborantza txarra dela hautematen du gero eta gehiagotan.

MonolaborantzaBaina gaur egun monolaborantza ez dago bakarrik larre edo mendietan: ekonomian (turismo deitzen da gurean aspalditxotik), teknologian (ikusi orain dela gutxi zer gertatu den Microsoft jausi zenean), zientzian (zer da ikertzen dena eta zergatik ikertzen da hori?) edo kulturan (begiratu bestela masa kulturari eta abarrei) ere monolaborantza ari du. Kolore bakarreko bihurtu gura digute bizimodua.

Arazo batek izenik ez duenean, ezin da ikusi eta, ikusten ez denean, ezin da konpondu. Eta monolaborantzarekin nago hori gertatzen zaigula. Beharbada turismo eta eukaliptoak bai ikusten dira, baina beste asko ez daude ikusgai, ez. Eta posible denaren zentzua zabaldu gura badugu, angeluak zabaldu gura baditugu, horiek ere izendatu beharko ditugu (baita monolaborantza linguistikoa ere, baina hori beste upa bateko txakolina dugu).

Izendatu ez ezik, fokua ere aldatu beharko dugu eta nitik gura pasatu, arazo psikologikoetatik sozialetara (terapiatik sindikatuetara), pertsonala eta mina politizatuz. Gainera, imajinatu behar dugu (baina fantasietan murgildu ez), gogoratu behar dugu (baina iraganera itzultzen ahalegindu ez), praktikatu behar dugu (baina erritual modura ez, egunerokoan txertatuz) eta ardurak hartu behar ditugu (baina sakrifikatu ez). Eta aditz hauek guztiak murriztu edo gutxitu aditzarekin ere deklinatu beharko ditugu.

berria bidez.

Monolaborantza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude