Mintza Eguna Izarran larunbatean

Euskal Herri osoko mintzalagun eta euskaltzaleek jai giro ederra izango dute larunbat honetan Izarran (Urkabustaiz, Araba). Zuia kuadrillako mintzalagun eta lagunek egun osoko egitaraua antolatu dute gerturatu nahi duten guztientzako, eta herriko gazteen eskutik gauerarte luzatuko da Mintza Eguna. Hauxe da egitaraua:

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian.

12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!

13:30 Mintza kalejira bertsolariekin.

14:30 Bazkaria plaza berrian*.

16:30 Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten duten zenbait kideri sari banaketa.

17:30 Erromeria Parradust taldearekin.

22:00 Kontzertuak gaztetxean.

* Eguraldi txarra izanez gero bazkaria frontoian izango da.
Mintza Eguna  Izarran

Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek goizeko 11:00etan egingo diete ongi etorria Euskal Herri osotik gerturatutako mintzalagun, solaslagun, mintzakide zein berbalagunei. Ez dira faltako dantzariak, txalaparta, joaldunak zein hamaiketakoa. Ostean, mintzalagunek bi aukera izango dituzte: herriko mendi taldearekin batera Beluntzako ur-jauzietara ibilalditxoa egitea, edo Izarran jolasak tartekatuko dituen Mintzodromoan parte hartzea. Ostean, kalejira, bazkaria, sari banaketa eta erromeria izango dira. Azkenik, festazaleenek gaztetxean eguna luzatzeko aukera izango dute.

Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek goizeko 11:00etan egingo diete ongi etorria Euskal Herri osotik gerturatutako mintzalagun, solaslagun, mintzakide zein berbalagunei. Ez dira faltako dantzariak, txalaparta, joaldunak zein hamaiketakoa. Ostean, mintzalagunek bi aukera izango dituzte: herriko mendi taldearekin batera Beluntzako ur-jauzietara ibilalditxoa egitea, edo Izarran jolasak tartekatuko dituen Mintzodromoan parte hartzea. Ostean, kalejira, bazkaria, sari banaketa eta erromeria izango dira. Azkenik, festazaleenek gaztetxean eguna luzatzeko aukera izango dute. – See more at: http://www.mintzalaguna.org/mintzalagun-maiatzaren-31n-zatoz-izarrara/#sthash.NFVV1Yup.dpuf

Jaiaren antolaketan, herriko mintzalagunak, Lan eta Jolas elkartea, gazte asanblada, bertso eskola, dantza taldea, mendi taldea eta beste zenbait eragile ari dira, Euskaltzaleen Topagunearekin batera. Mintzalagunak izango dira egunaren gidari eta aurkezle, eta hainbat sorpresa prestatu dituzte. Ezin denak kontatu!

Aurtengo Mintza Eguneko saria bi mintzalagun taldek jasoko dute: Gasteizko GEU elkarteko gaztelagun talde batek eta Zuiako mintzalagunek. Lehenengoen kasuan, duela urte pare bat osatu zuten taldea, baina ordutik fin fin ari dira. Ez da ohikoa hain talde gazteak aurkitzea mintzalagun taldeetan, eta horregatik, aitorpena egin nahi diete euskaltzaleen elkarteetako mintzapraktika alorreko kideek. Zuiako mintzalagunen kasua ere nabarmentzeko modukoa da. Geografikoki kuadrila zabala eta biztanle gutxikoa da Zuia, baina 80 lagunetik gora daude mintzalagun taldeetan. Gainera, egitasmoan parte hartzeaz gain, herriko gainontzeko euskaldun eta kultur taldeekin harreman estua daukate.

Iaz Elgoibarren izan zen Mintza Eguna, eta aurten Arabara egin du salto festak. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta mintzalagun egitamoetan ari diren mintzalagun, berbalagun zein mintzakideentzako, oporren aurreko jaia da Mintza Eguna; elkar ezagutzeko, gainontzekoen errealitatearen berri izateko, eta nola ez, mingainak eta gorputza astintzeko aukera paregabea. Urtero herri desberdin batean izaten da Mintza Eguna, baina mintzapraktika programak martxan dituzten eragile guztien arteko lankidetzari esker burutzen da.

Mendi irteera, jolasak, kalejira, bertsolariak, joaldunak, bazkaria, erromeria, dantzariak… dena prest, mintzalagunak baino ez dira falta! Larunbatean Izarran elkartuko gara!

Mintza Eguna Izarran