Milakabilaka

k.jpg

(Zati hauek, datorren larunbaterako manifestaziora dei eginez, prentsan agertuko den INUZENTEA BADIRUDI ERE izeneko testu batetik hartuak dira).

(…) Horregatik jarri ditu gauzak hain argi Milakabilakak bere jaiotze egunetik bertatik: norbanakoen elkartzea da Milakabilaka, herritarrek osatutako pilaketa bat, eta ez doa inoren kontra, aitzitik, norbanakook osatzen dugun gizartearen alde baizik ez du egin nahi. Sinplea da oso, dirudiena bezain sinplea. Bakea nahi da eta, gainera, bake hori bi ardatzen gainean oinarritzen da: eskubide guztiak herritar guztientzat eta erabateko demokrazia. Ez dago beste sekreturik. Jarri orain pentsatzen nori egin ote diezaiokeen kalte esandako horrek. Kalte egiten al dio PNV edo PSOEri? Izatekotan PPko estrategia ukatzaileari egingo dio kalte. Ez dezagun ahantzi, gaur bertan badela Madrilen beste manifestaldi bat, leloen artean honakoa daramana: inolako negoziaziorik ez sekula. Horrek bai egiten duela kalte. Ez dut nik esango estrategia elektoral bezala txarra denik PP alderdiarentzat, baina herritarroi dagokigunean, ez du uzten itxaropenarentzat zirrikiturik. Nola konpondu, orduan, atzamartzen gaituen gatazka aspaldiko hau? Zein da formula magikoa?
Gaurko manifestapenean inor ez da sobran egongo eta denok izango gara geure alde, izan kolore politiko bateko ala besteko. Politikariak eta eragile guztiak berriz ere eseri eta hizketan has daitezela, horixe da aldarria, bakean, errespetuan eta demokrazian.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Milakabilaka”-ri buruz

  • Nik ez dut parte hartu azkenean.
    Zalantzan nenbilen, joan ala ez joan, agertu ala ez. Ezetz erabaki dut azkenean.
    Ez zait ekimen desinteresatua iruditzen.
    Ez dira hiru hilabete falta hauteskundeetarako, eta Suarez, Gonzalez, Amuriza edo Fullaondo, zeureaz gainera gehien agertu diren izenak ez dira herritar anonimo eta “apartidistak” hain juxtu. Herritar ezagun eta Batasunekoak dira ordea.
    Horietako bat edo beste oso oldarkorrak eta sektarioak gainera.
    Errespetu eske orain? Nori?
    Bestela ere, horietako batzuk politikari ibilitakoak dira, besteren bat politikari dabil egun. Politikariak “politikariei” “konpondu beharrekoa konpon dezaten eske”? Marka da gero!
    Eta ez dago beste erakunderik balizko konponketa horri zeozertxo ekar diezaiokenik ere? Edo “politikarien” kategorian daude horiek ere sartuta?
    Ba hori, Hasier, azkenean ez naizela joan.
    Zorte on.

  • Eskerrik asko, Sinatxe. Hala ere, ezertarako balio badizu, ni ez naiz eta ez naiz izan sekula Batasunakoa. Laster arte.

  • Ngarren ekimen “anitz eta zabal” horretaz iritzia eman nahi nuen, ez besterik. Errespetatzen dut noski, borondaterik onenarekin parte hartzen duten guztien jarrera, baita zurea ere, ez hoba. Osasuna.